Grijalvo, Patrik

Photography as object 24 (2014)

Fotografía
2014
Photography as object 24

Fotografía
100 x 100 x 10cm

Patrik Grijalvok 2014an Photography as object proiektua egin zuen BilbaoArte fundazioan. Proiektua argazki-serie batek osatzen du, eta bertan Euskal Herriko arkitektura erretratatzen da, moztutako argazkien gainjartze-maila desberdinak ezarriz. Proiektuaren ideia Eduardo Chillidaren “grabitazioak” jolasean eta Jerry McMillanen moztutako argazkien ikerketan oinarritzen da.

Hiru pieza multzo garatzen ditu: neurri txikiko bozeto batzuk, 50x50cm-ko hogei lan dituen beste multzo bat, eta formatu handiagoko beste bat, 150x150cm-koa. Irudien mozketen bidez eta hutsa ezarriz, benetako sakonera bat eraikitzea lortzen du. Irudien autonomia garatzeko, Patrick irudia eta erreferentzia errealaren lotura ahultzen du, eta bere objektu izaera aldarrikatzen du. Honi esker, artistak kanpoko erreferentziarik ez duten objektu berriak sortzen ditu. Lan honetan diagonalean jarritako argazki bat tamaina handiagoko beste baten barruan ezarrita dagoela ikusten dugu, alegiazko espazio berri bat sortuz.

Patrik Grijalvo realizó en el año 2014 el proyecto Photography as object en la fundación BilbaoArte. El proyecto está formado por una serie fotográfica en las cuales retrata la arquitectura del País Vasco, estableciendo diferentes niveles de superposición de las fotografías cortadas. La idea del proyecto está inspirada en el juego de las “gravitaciones” de Eduardo Chillida y en los estudios con fotografía recortada de Jerry McMillan. 

Desarrolla tres conjuntos de piezas: una serie de bocetos de pequeño tamaño, otro conjunto de veinte obras de 50x50cm, y otro de un formato más grande, de 150x150cm. Mediante los cortes de las imágenes y con la introducción del vacío, consigue construir una profundidad real. Patrick debilita el vínculo de la imagen con el referente real y reivindica su condición de objeto para desarrollar la autonomía de las imágenes. Gracias a esto el artista crea nuevos objetos que no tienen ninguna referencia externa. En esta obra vemos como una fotografía dispuesta en diagonal se encuentra inserta dentro de otra con mayor tamaño, creando un nuevo espacio ficticio.

Patrik Grijalvo