ARCOMADRID 2026k BILBAOARTEREN PROIEKTUAN PARTE HARTU DUTEN ARTISTA ASKOREN LANAK BILTZEN DITU

  • BilbaoArte, Bilboko Udalaren ekoizpen artistikorako zentroa, bertako eta nazioarteko artistak laguntzen ditu 1998an sortu zenetik.
  • Hogeita zazpi urteko ibilbidean, 1.225 artistak laguntza jaso dute estudioen lagapen modalitatean, edo BilbaoArten garatu dituzte beren proiektuak.
  • ARCOmadrid Azoka Estatuko arte garaikidearen urteko topaketa garrantzitsuena da eta edizio honetan BilbaoArtetik igaro diren artista ugarik beren lanak aurkeztuko dituzte bertan.

(Bilbo, 2026ko martxoaren 5a) . Bilboko Udalaren lan eta babesari esker, 1998an inauguratu zenetik, 1.225 artista igaro dira BilbaoArtetik, eta beka jaso dute estudioen lagapen modalitatean eta/edo Ekoizpen Artistikorako Zentroan gauzatu dituzte beren proiektuak.

Iraupen luzeko eta ertaineko artista egoiliarrek eta truke-programetan parte hartu duten pertsonek denbora, espazioa eta baliabideak erabili dituzte, teknikoak zein ekonomikoak, beren praktika artistiko eta profesionalean aurrera egiteko.

Urteak igaro ahala, BilbaoArteren instalazioetan egindako hasierako lan horri jarraipena eman zaio, ikastaroak, aholkularitza teknikoa eta fiskala, erakusketak, argitalpenak, performanceak edo ekintzak eginez. Ondorioz, gaur egun arte garaikidearen panoraman aktibo jarraitzen duen artista profesionalen komunitate bat sortu da.

BilbaoArte  ARCOmadriden

ARCOmadrid, zalantzarik gabe, Espainiako estatuko arte garaikidearen ekitaldirik nabarmenena da. Arte Garaikidearen Azoka, nazioko zein nazioarteko artistak, galeriak eta kultur eragileak biltzen dituena.

BilbaoArte harro dago gure proiektuan parte hartu duten eta parte hartzen ari diren artista asko martxoaren 4tik 8ra Ifema Madrilen egingo den edizio horretan parte hartzeaz.

Besteak beste, aipatzekoak dira gure artisten presentzia ugaria ARCO 2026ko Azokako Galerietaako Standetan: Leo Burge, Josu Bilbao eta Idoia Leache, Ethallen (Bartzelona); Miren Doiz, El Apartamento-n (Madril); Gala Knorr, T20an (Murtzia); Manu Blázquez eta Antonio Menchen, Luis Adelantadon (Valentzia); Amaya Suberviola, Elvira Amor eta Noemí Iglesias Barrios, Moisés Pérez de Albeniz Galerian (Madril); June Crespo, Mar de Dios, Susana Talayero, Oier Iruretagoiena eta Ignacio Sáez, Carreras Mugican (Bilbo); Irene de Andrés eta Carlos Irijalba, Juan Silíon (Santander); Sahatsa Jauregi eta David Martínez Suarez, ATMn (Gijón); Miguel Ángel Gaüeca eta Bene Bergado, Espacio Mínimo galerian (Valentzia); Greta Alfaro eta Mar Reykjavik, Rosa Santos galerian (Valentzia); Alain Urrutia, Pelaires Galleryn (Palma Mallorcakoa); Damaris Pan, Fermay galerian (Palma Mallorcakoa).

Hauek ere izango dira: Hodei Herreros, Pablo Capitán del Rio, Álvaro Albaladejo eta Christian Lagata, Artnueven (Murtzia); Karlos Martinez Bordoy eta Tania Blanco, Formatocomodon (Madril); Javier Bravo de Rueda, Livia Benavidesen (Barranco, Peru); Monica Mays, Blue Velveten (Zürich, Suitza); Abel Jaramillo, Ángeles Bañosen (Badajoz); Avelino Sala, DNAn (Bartzelona); María Alcaide eta Itziar Barrio, Ángels Bartzelonan; Nora Aurrekoetxea, Bombón Projectsen (Bartzelona); Blanca Muñoz, Cayonen (Madril); Kiko Pérez, Ehrhardt Flórez-en (Madril); Tamara Arroyo, NF/Nieves Fernández-en (Madril); Miguel Marina, Galería Nordés-en (A Coruña), Maisterran (Madril) eta The Goma-n (Madril).

Artista proiektuen artean June Crespo Ehrhardt Flórezekin eta Idoia Leache Ethallekin aurkitzen dira.

Azokaren esparruan, Amaia Molinet, María Alcaide, Abel Jaramillo eta Sahatsa Jauregi, 2015, 2018, 2016 eta 2022an BilbaoArten artista egoilarrak, hurrenez hurren, Arte Emergenteko Cervezas Alhambra sarirako izendatuta daude, babes- eta sari-programa bat, Estatuko kultura-esparruan erreferente gisa ezarrita dagoena, hasi berri diren artisten talentua saritzen eta aitortzen duena, eta artisautzaren eta arte garaikidearen arteko loturari balioa ematen diona.

 

 

ARCOmadrid inguruan

Arte Garaikideko Azoka ospetsuari lotuta, Madrilek askotariko agenda eskaintzen du urtero, arte azoka paraleloak eta hiriko museo, galeria eta kultur etxeetan erakusketa-programazio zabala eta oparoa barne.

UVNT Art Fair (Urvanity Art) azoka CAN Art Fair Madrid bihurtu da, Madrilen 10 urteko historiaren ondoren eta uharteko CAN Art Fair Ibiza azokaren 4. edizioa ixtearekin batera. Bi azokak marka beraren pean elkartu dira: Contemporary Art Now. CAN Art Fair Madrid. Urtetik urtera hizkuntza freskoenak aztertuz, kode estetikoak eguneratuz eta artearen munduan joera berriak ezarriz hazten eta bilakatzen ari den azoka da. Eszena garaikidea garatzen ari diren talentu eta artista berriak, estatukoak zein nazioartekoak, Madrilen bilduko dira hiriko Artearen Astearen funtsezko ekitaldietako batean paisaia kulturala berriz irudikatzeko. Azoka honetan Shankayn (Dubai) Adrián Castañeda eta SC Gallery-n (Bilbo) Kiko Miyares, Fermín Moreno eta Javier R. Pérez Curiel aurki ditzakegu.

Álvaro Alcázar Galerian Kepa Garrazaren War erakusketa ikus dezakegu eta Juan Silió Galerian Carlos Irijalbaren Love that bird.

La Casa Encendidan Hodei Herreros eta Élan d ‘Orphium-en lana erakusten da Generación 2026 erakusketaren barruan. Erakusketa horrek 2000. urtetik aurrera herrialdean bizi diren gazteek lan egiten duten proiektu artistikoen aukeraketa bat eskaintzen du urtero.

Gainera, Matadero – Ekintza Garaikideko Zentroan Mónica Maysen obrara hurbiltzeko aukera izango dugu, Pulgar erakusketan, Cristina Angladak komisariatutako Abierto x Obras barruan.

Artearekin topaketa handia, non BilbaoArten bizitako esperientziari esker hasi edo bere eboluzioan laguntza jaso zuten lan batzuez gozatzeko

 

IRUDIAK (artisten lanak galerietan)

https://nextcloud.coonic.com/index.php/s/tim9q9zcQ5sdFxC

 

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.