Arte bilduma

BilbaoArte Bildumak 600 pieza baino gehiago biltzen ditu, eta era guztietako diziplina eta praktika garaikideak hartzen ditu barne. Bere konfigurazioa estu lotuta dago BilbaoArtek artisten ekoizpen-zentro gisa den eginkizunarekin. 1998az geroztik, artista egoiliarrek pieza bat edo batzuk uzten dituzte Bilduman, BilbaoArten izandako egonaldiaren eta  prestakuntza-aldiaren ostean, jasotako laguntzaren kontraprestazio gisa.

Orokorrean hartuta, BilbaoArte Bilduma azken urteetako panorama artistiko garaikidearen isla da gaur egun, eta kalitate handiko artelan multzo esanguratsu bat biltzen du, Euskadiko, estatuko eta nazioarteko egileena. Artisten ekoizpenarekin batera aldi berean berez hazteko izaera horrek aparteko berezitasuna ematen dio Bildumari, oraingo artearen adierazpide gisa.

Aldian-aldian Bildumaren erakusketa kolektiboak antolatzen dira, artista egoiliarrak bistaratzeko asmoz, obrek eta artistek orokorrean eskaintzen duten imajinarioari buruzko irakurketa eta interpretazio berriak eskaintzeaz batera.  

2023ko apirilean, BilbaoArte Bildumak Eusko Jaurlaritzaren aitortza jaso zuen, Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan sartu baitzuen. Organo horrek bi diru-laguntza eman dizkio udal proiektuari: bata, bildumaren argazki-erregistro profesional, katalogazio eta dokumentaziorako, eta  bestea lehenengo  erakusketarako.

Filters

 

Teknika
Urtea
Sin título

Sin título

Loeda, Sergio D.

Óleo y fluorescente sobre aluminio

El hombre orquesta (Selección D20) Jesús Pueyo (2020)

El hombre orquesta (Selección D20)
Jesús Pueyo (2020)

EL HOMBRE ORQUESTA (Selección D20) Tres canales de vídeo HD (PAL 1080/25p. 16/9, color, sonido) en loop, sobre tres pantallas de gran formatoMedidas: 3 monitores o pantallas de vídeo de 90 pulgadas aprox. verticales y en paralelo. Duración: 7' 25'' en loop

Chatarra #1 Katharina Fitz (2015)

Chatarra #1
Katharina Fitz (2015)

Chatarra #1  Información adicional: Fridolín, Valor 3€, Duración 5 horas, Media diaria 6€, Chatarrero desde 2014 Tinta en papel FineArt Museum RAG, 310gr, 100% AlgodónMedidas variablesEl proyecto CHATARRA se fundamenta en la reflexión sobre conceptos como la...