Irailaren 21ean eta 22an, 18:00etatik 20:30era, Estanis Comella, Itxaso Expósito, Jon Ibala, Ismael Iglesias, Javier Lozano, Karlos Martínez Bordoy, Javier Ozcoidi, Víctor Rico, Izar Ocariz, Celia Viada eta Alazne Zubizarreta artistek beren praktiken eta lan-prozesuaren banakako aurkezpenak egingo dituzte. Bere lana eta ibilbidea bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da, baita hamar hilabetean BilbaoArteko instalazioetan garatuko dituzten proiektuak ezagutzeko ere.
Ikasketak lagatzeko modalitatean 2026-26 ikasturterako “Ekoizpenerako Laguntzen” onuradunak: Tania Pardo (Madril, 1976), CA2Mko zuzendaria, kultur kudeatzailea eta komisarioa; eta Sahatsa Jauregi (Itaparica, Brasil, 1984) eta Alain Urrutia (Bilbo, 1981) artistak.
2027ko ekainean, epaimahaiak berak aukeratuko ditu BilbaoArteko URIBITARTE40 aretoan erakusketa-proiektu bat eta argitalpen-proiektu bat garatuko duten hiru artistak. Era berean, DA2 Salamancako Arte Garaikideko Museoak eta Iruñeko Kultura Arloak (Ziudadela) bi artista aukeratuko dituzte, eta banakako erakusketak antolatuko dituzte beren instalazioetan, BilbaoArtek osatutako hitzarmenei eta lankidetza-esparruei esker.
IINFORMAZIO PRAKTIKOA
Izenburua: Artistak egoitzan 2026-27: proiektuen aurkezpena
Parte-hartzaileak: Estanis Comella, Itxaso Expósito, Jon Ibala, Ismael Iglesias, Javier Lozano, Karlos Martínez Bordoy, Javier Ozcoidi, Víctor Rico, Izar Ocariz, Celia Viada, Alazne Zubizarreta
Datak: irailak 21-22
Ordua: 18:00etatik 20:30era.
Lekua: BilbaoArte. ArtHouse Zinema (1 solairua)
Sarrera doan
PROGRAMA
irailak 21
18:00 JON IBALA
18:30 ESTANIS COMELLA
19:00 IZAR OCARIZ
19:30 JAVIER LOZANO
20:00 KARLOS MARTÍNEZ BORDOY
irailak 22
18:00 CELIA VIADA
18:30 ALAZNE ZUBIZARRETA
19:00 JAVIER OZCOIDI
19:30 VÍCTOR RICO
20:00 ISMAEL IGLESIAS
20:30 ITXASO EXPÓSITO
