Barriek 2022, Izaskun Araluzea Itza

2022ko urtarrilaren 25etik martxoaren 27ra bitartean, Rekalde Aretoak (Bilbao) Izaskun Aralucea Itza artistaren obra erakutsiko du Barriek 2022 programaren barruan, 2021eko beka-programari esker BilbaoArten garatutako lanekin.

Erakusketa honetan 2019az geroztik egindako lan batzuk aurkezten ditut, nahiz eta horietako gehienak azken sei hilabeteetan sortuak izan diren. Azken bi urte hauetan egin dudana nolabait jasotzen duten marrazkiak dira. Horiek guztiak paper gaineko marrazkiak dira, non argiak, gainjartzeek eta koloreak funtsezko garrantzia duten.(…)