BILBAOARTEK BERE ESTUDIOAK IREKIKO DITU BERTAKO ARTISTA EGOILIARRAK EGITEN ARI DIREN LAN-PROZESUA EZAGUTZEKO

  • ESTUDIO IREKIAK (Zuzeneko prozesuak) apirilaren 14tik 16ra bitarte izango da, goizez eta arratsaldez.
  • Apirilaren 14an eta 15ean, BilbaoArte herritarrentzat irekita egongo da arratsaldez, eta apirilaren 15ean eta 16an, goizez, bisita profesionalak egingo dira.
  • Urazurrutia 32ra joaten direnek, honako hauen sormen-prozesua ikus ahal izango dute: M.P. Benito, Manu Blazquez, Fatima Conesa, Blanca Castro Ponce, Juana Garcia Pozuelo, Auritz Iñurrieta, Fermin Moreno, Antoine Nessi, Gareth Phillips, Laurita Siles, Amaya Suberviola eta Fernando

(Bilbon, 2026ko apirilaren 10ean).BilbaoArtek, Bilboko Udalaren Ekoizpen Artistikorako Zentroak, bere estudioak irekiko ditu herritarrentzat apirilaren 14an, 15ean eta 16an. Jardunaldi horietan (ESTUDIO IREKIAK, zuzeneko prozesuak), Urazurrutia 32ko instalazioak ez ezik, han dauden artistak, haien lan-prozesuak, teknikak eta garatzen ari diren proiektuak ezagutu ahal izango dira, Ekoizpenerako 2025/26 Laguntzari esker.

Apirilaren 14tik, asteartea, 16ra (osteguna), honako hauen sormen-prozesua ezagutzeko aukera izango da: M.P. Benito, Manu Blazquez, Fatima Conesa, Blanca Castro Ponce, Juana Garcia Pozuelo, Auritz Iñurrieta, Fermin Moreno, Antoine Nessi, Gareth Phillips, Laurita Siles, Amaya Suberviola eta Fernando Villena.

BISITAK

Apirilaren 14an, asteartea, eta 15ean, asteazkena, BilbaoArtek ateak irekiko ditu publiko orokorrarentzat eta espezializatuarentzat, modu librean. Estudioak ikusgai izango dira 17:00etatik 20:00etara, artistak bertan direla.

Irekiera hori dela-eta, apirilaren 14an, asteartea, 18:00etan, Ekoizpenerako Laguntzen 2026/27 Deialdiari buruzko informazio-saioa egingo da; izena emateko epea maiatzaren 10era arte egongo da zabalik. Gainera, apirilaren 15ean, osteguna, 18:00etan, bisita gidatu bat eskainiko da Tailerretan barrena (eskultura, grafikoa, irudi digitala, medialab, filmazioa eta argazkia, laborategi analogikoa, audiolab), BilbaoArten dauden artista egoiliarren eta erabiltzaileen eskura dauden bitarteko eta baliabide teknikoak ezagutzeko.

Apirilaren 15ean eta 16an, goizez, bisita profesionalak egingo dira, BilbaoArtek aurrez gonbidatuta edo berariaz eskatuta helbide honetara idatzita: bilbaoarte@bilbao.eus.

 

ESTUDIO IREKIAK 2026 (ZUZENEKO PROZESUAK)

Lekua: BilbaoArte (Urazurrutia, 32)

  • PUBLIKO OROKORRARENTZAKO PROGRAMA

Apirilak 14, asteartea, eta apirilak 15, asteazkena, 17:00etatik 20:00etara 

Apirilak 14

17:00etatik 20:00etara
2. Solairua

 

ESTUDIO IREKIAK

M.P. Benito

Manu Blazquez

Blanca Castro Ponce

Fatima Conesa

Auritz Iñurrieta

Fermin Moreno

Antoine Nessi

Gareth Phillips

Juana Garcia Pozuelo

Amaya Suberviola

Laurita Siles

Fernando Villena

 

18:00etan

1.    Solairua ArtHouse Zinema

INFORMAZIO-SAIOA

Ekoizpenerako Laguntzen 2026/27 Deialdia

Oinarriak, baldintzak eta baliabideak

Deialdi irekia

Epea < 2026.05.10

Apirilak 15

17:00etatik 20:00etara 2. Solairua

ESTUDIO IREKIAK

M.P. Benito

Manu Blazquez

Blanca Castro Ponce

Fatima Conesa

Auritz Iñurrieta

Fermin Moreno

Antoine Nessi

Gareth Phillips

Juana Garcia Pozuelo

Amaya Suberviola

Laurita Siles

Fernando Villena

 

18:00etan

3.    Solairua

TAILERRETARA BISITA ETA HAIETAN BARRENA IBILBIDEA

Bitartekoak, baliabideak eta tresnak

Eskultura-tailerra

Grafiko-tailerra

Irudi digitalaren tailerra

MediaLab tailerra

Filmazio eta argazki platoa

Laborategi analogikoa

AudioLab

 

GONBIDATU PROFESIONALEN PROGRAMA

Apirilak 15, asteazkena, eta 16, osteguna, 10:00etatik 13:30era

Apirilak 15

 

10:00etatik 13:30era

 

 

10:00 Manu Blazquez

10:30  Juana Garcia Pozuelo

11:00  Amaya Suberviola

11:30  Gosaria

12:00  Laurita Siles

12:30  Antoine Nessi

13:00  Blanca Castro Ponce

GONBIDATU PROFESIONALEN BISITA  

 

Apirilak  16

 

10:00etatik 13:30era

10:00  Fermin Moreno

10:30  M.P. Benito

11:00   Gareth Phillips

11:30  Gosaria

12:00  Fernando Villena

12:30  Fatima Conesa

13:00  Auritz Iñurrieta

GONBIDATU PROFESIONALEN BISITA

 

 

BILBAOARTE TAILERREN IRUDIAK (URAZURRUTIA, 32)

https://www.flickr.com/photos/bilbaoarte/albums/72177720330698290/with/54963134228

 

 

 

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.