- Juana García-Pozuelok eta Javier R. Pérez Curielek parte hartuko dute BilbaoArteko artista gisa; Marta Rinconek, Espainiako Kultura Nazioartekotzeko AC/E Programaren ordezkari gisa; eta Veronika Valentinik, Hangarreko Egoitzen Programaren eta Nazioarteko Ikerketa Sarearen arduradun gisa.
- Urriaren 16an, osteguna, izango da URIBITARTE40 aretoan, 19:00etan.
- Mahai-inguru hau “Praktika nomadak 2023/25” erakusketaren inguruan antolatutako jardueren parte da eta BilbaoArte Fundazioaren erakusketa gunean dago ikusgai azaroaren 9ra arte.
(Bilbon, 2025eko urriaren 13an).- BilbaoArte Bilboko Udalaren Ekoizpen Artistikorako Zentroak “Egoitza artistikoak eta elkartruke-programak: ikaskuntza-ereduak aztergai” mahai-ingurua antolatu du urriaren 16an, osteguna, 19:00etan, URIBITARTE40 aretoan.
Ekitaldi hau “Praktika nomadak 2023/25” erakusketa kolektiboaren programa osagarriaren parte da eta BilbaoArte Fundazioaren erakusketa gunean egongo da ikusgai azaroaren 9ra arte.
“Egoitza artistikoak eta elkartrukerako programak: Ikaskuntza-ereduak aztergai” mahai-inguruak nazioarteko truke-sareek egitura kulturalen tokiko garapenean eta artisten profesionalizazioan duten garrantziaz hausnartuko dute.
Jarduera honetan parte hartuko dute Juana García-Pozuelok eta Javier R. Pérez Curielek BilbaoArteko artista gisa eta Le JAD, Le Jardin des métiers d “Art et du Design (Paris, Frantzia) eta Kunsthaus Bregenz (Bregenz, Austria), hurrenez hurren, truke-programaren onuradun gisa, Marta Rincón Espainiako Kultura Nazioartekotzeko AC/E Programaren (PICE) ordezkari gisa; eta Veronika Valentini Hangarreko (Bartzelona) Egoitzen eta Nazioarteko Ikerketa Sarearen Programaren arduraduna.
JUANA GARCÍA-POZUELO
Juana García-Pozuelo (Logroño, 1978) 1996tik Bilbon bizi den artista plastikoa da. Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziaduna, Arte Sorkuntza eta Ikerketa masterra ere egin zuen erakunde berean. New Yorkeko School of Visual Arts eta Salzburgoko Summer School of Fine Art nazioarteko zentroetan prestakuntza handitu du. 2001az geroztik, hainbat gai kontzeptualetan oinarritutako pintura-estilo figuratiboa garatu du. Bere lana hamabi erakusketa indibidualetan erakutsi da hainbat galeria eta erakunde nazionaletan, eta hainbat erakusketa kolektibotan parte hartu du hasieratik.
JAVIER R. PÉREZ CURIEL
Javier R. Pérez-Curiel (Oviedo, 1978) artista eta ikertzailea da, Arte Ederretan lizentziaduna, eta EHUn masterra egindakoa. 2025ean aurkeztuko du doktore-tesia. Gaur egun Dutch Art Instituteko (DAI) ikaslea da. Praktika artistiko garaikideari eskainitako programa esperimentaletan parte hartzeak markatu du bere prestakuntza. 2019an Itziar Okarizek eta Jon Mikel Eubak Tabakaleran emandako tailerrera joan zen, eta 2021ean JAIn parte hartu zuen, Praktika Artistikorako Institutuan, baita Tabakaleran eta Artiumen ere, Itziar Okariz, Asier Mendizabal eta Ibon Aranberriren tutoretzapean. 2022an PEEPA (Praktika Artistikorako Hezkuntza Programa) programaren parte izan zen Matadero Madriden, Jon Mikel Eubak eta Azucena Vieitesek zuzenduta. 2023an Roni Horn eta Isabel de Naveránen tailerrean parte hartu zuen Botín Fundazioan.
MARTA RINCÓN
Marta Rincón (Donostia, 1972). Arte bisualen, arkitekturaren eta diseinuaren arduraduna da PICE-AC/En (Acción Cultural Española). Geografia eta Historian lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea) eta Artearen Historian lizentziatua da (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa) eta Museologian master bat dauka. Hasieratik, bere jarduera profesionala Espainiako arte garaikidearen kanpoko sustapenean oinarritutako nazioarteko proiektuetan zentratu da.
VERONIKA VALENTINI
Komisarioa, hezitzailea eta ikertzailea. Ikusizko arteen, hezkuntzaren eta gizarte-testuinguruaren alorretan lan egin du. E.M.M.A.ren zuzendari sortzailea eta BAR proiektuaren zuzendarikide fundatzailea, pentsamendurako, irudimenerako eta ekintzarako tresna gisa balio duten bi erakunde kuratorial autogestionatu, herritarren arteko programak, egoitzak, erakusketak, hezkuntza eta programa publikoak garatuz, hurrenez hurren.
PRAKTIKA NOMADAK ERAKUSKETA
Praktika nomadak 2023/25 Juana García-Pozuelo, Harald Gmeiner, Héléna Guy Lhomme, Victor Ortuño, Caterina Morigi, Javier R. Pérez-Curiel, Saray Pérez Castilla eta Matteo Vettorello artisten erakusketa kolektiboa da. Proiektuak BilbaoArtetik sustatutako nazioarteko mugikortasun eta truke programan parte hartu zuten zortzi artistek 2023tik 2025era egindako egoitza artistikoetan ekoitzitako lana biltzen du. Programa horretan sartzen dira Fondazione Bevilacqua La Masa (Venezia, Italia), Kunsthaus Bregenz (Bregenz, Austria) eta JAD Le Jardin des métiers d “Art et du Design (Paris, Frantzia).
URIBITARTE40 ARETOKO ERAKUSKETAREN INGURUKO AGENDA
- MAHAI-INGURUA
Marta Rincón, Espainiako Kultura Nazioartekotzeko AC/E Programaren (PICE) ordezkari GISA; Veronika Valentini, Hangarreko (Bartzelona) Egoitzen Programaren eta Nazioarteko Ikerketa Sarearen arduraduna; eta Juana García-Pozuelo eta Javier R. Pérez Curiel, BilbaoArteko artistak
Urriaren 16an, osteguna, 19:00etan
- BISITA GIDATUAK
Aldi bereko bisita gidatua LSEn (Espainiako zeinu-mintzaira) eta mintzatua
Asteazkena, urriak 22 (gazteleraz), 19:00etan
Aretoaren ordutegia: asteartetik larunbatera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara. Astelehenetan itxita.
