Irantzu Yaldebere artistaren “Badakizu” erakusketa inauguratu du BilbaoArtek URIBITARTE40 Aretoan

Badakizu BilbaoArte Fundazioak berriki inauguratu duen Uribitarte40 Aretoan antolatutako hirugarren erakusketa indibiduala da, estudioa uzteko modalitatean 2023an artista egoiliar gisa BilbaoArten egondako Irantzu Yaldebereren (Bilbo, 1994) proiektu bat, ekainaren 2ra arte bisitatu ahal izango dena. 

Uribitarte40 Aretorako bereziki sortutako proiektuak Badakizu zein ederra zaren? izenburupean urte horretan bertan —artistak 2015 eta 2023 bitartean egindako argazkiekin— argitaratutako argazki-liburua hedatzen du eta jarraipena ematen dio. Bi proiektuen diseinu eta kontzeptualizazioa denbora-tarte berean elkartzen dira eta forma desberdinak hartzen dituzte, askotariko espazio edo euskarritan izandako garapenaren bidez; hala, aipatzekoak dira liburuaren bi dimentsioko objektualtasuna eta erakusketa-aretoaren hiru dimentsioko espazialtasuna. 

Erakusketa azken bederatzi urteetan egindako irudien hiru fikzio-blokez —Icon, Ads eta Instant— osatuta dago; bloke horiek irudiaren ostean sortzen diren ideiez egituratuta daude, hots, artistari bere irudiak egituratzen eta elkarrekin lotzen laguntzen dioten ideiez egituratuta. Irudi zuzen eta enigmatiko horiek, hartu zirenetik behar beste denbora igaro ondoren, zentzua eta logika hartzera iristen dira, artistaren obraren corpusean, eta horrela irisgarri bilakatzen dira besteen begiradarako. 

Azken urteetan, bere praktika artistikoa argazkiaren bidez kanalizatzen da, estilo zuzen eta inprobisatu batez; horrek, nonbait, bere inguruan gertatzen denari buruzko argazkiak, une efimeroak eta xehetasun sotilak hartzera eramaten du. Bere estiloa intimo eta pertsonala da, gehienbat bere eguneroko eta familiako ingurunean zentratua, eta une bakoitzean bere arreta erakartzen duenaren ausazkotasunak dago determinatuta. Yaldebere kamerarekin batera bizi da; izan ere, berari atxikitako elementu bat da, noranahi eramaten duena. Unea atzitzeko ekintza espontaneo eta naturala da, eta kamera analogiko batez egiten du beti. 

Irudiek bere esperientzia propioaz fidatzen laguntzen diote artistari. Besteak bere objektiboaren eta errebelatutako irudien bidez ikustea lurrean finkatzen du, begiez inolako pentsamendurik gabe ikustea ahalbidetzen dio, bere izatean zer sentitzen den gogoratzeaz batera, zabaltasun osoz. 

Bere sorkuntza-prozesuan bulkada iristen da aurrena, gertatzen denaren ekintza-arreta-emozioa, eta hori iruditan islatzen du berehala. Yaldeberek, haatik, denbora-tarteen malgutasuna behar du, iragana, oraina eta etorkizuna uztartzea eskatzen dio, artearen tempoaren inguruan duen ulermenean iraunkorra izan dadin. Bere praktikan, orokorrean, agerikoena onartzen du, egoera desberdinak maneiatzen ditu ordena konkreturik gabe: bat-bateko zerbait, arretatsua den zerbait, iraunkorra den zerbait, planifikatuta dagoen zerbait, errepikatzen den zerbait, ohikoa den zerbait, ohiz kanpokoa den zerbait, atsedenarekin bere obran logika eta zentzua hartzen dituena. 

 

ARGITALPENA

Erakusketaren kariaz, BilbaoArtek artistaren monografia bat argitaratzen du, 2015 eta 2023 bitartean egindako argazkietako batzuekin; horietako batzuk ez daude sartuta Badakizu zein ederra zaren? liburuan, eta edizio honetan eta Uribitarte40 Aretoan egindako erakusketan ateratzen dira argitara. 

Julen García Muelak (Beasain, 1993) –bera ere artista da- aztertzen ditu, testu batean, Yalbererek bere praktika artistikoan duen prozesu sortzailea eta irudiaz egiten duen tratamendua. 

Irantzu Yaldebere, artista

Bilbo, 1994

BilbaoArteren artista egoiliarra 2023an

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean Artean Graduatua (2016) eta Pinturan espezializatua, fakultate bereko master baten bidez (2019). 

Azken urteetan, bere praktika artistikoa argazkiaren bidez kanalizatzen da, estilo zuzen eta inprobisatu batez; horrek, nonbait, bere inguru intimoenean eta pertsonalean gertatzen denari buruzko argazkiak, une efimeroak eta xehetasun sotilak hartzera eramaten du. 

Artista egoilirra BilbaoArten 2023an eta Bartzelonako Halfhouse Galerian 2019an izanda, bere obrak sari eta aitortza ugari jaso ditu: Ertibil-Bizkaiaren bigarren saria. Bizkaiko Foru Aldundiaren Arte Bisualen Erakusketa Ibiltaria (2016) eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Arte Plastiko eta Bisualen ekoizpenerako Beka (2019-20). 

Yaldeberek erakusketa indibidual eta kolektibo ugari egin ditu, hala nola Violets. Bilboko Rekalde Aretoaren “Barriek” Programa (2022); Dime Dame Aire Galerian, Bilbo (2019); I_A_U, Bizkaiko Batzar Nagusiak (2019); Getxoarte, Praktika garaikideen zentroa (2018); Ertibil-Bizkaia. Arte Bisualen erakusketa ibiltaria. Bizkaiko Foru Aldundia (2017) edo Okela Sormen Lantegia. XIII. Meeting Point (2017). 

Mahai-inguruan parte hartu du Alberto Peral eta Gabriele Muguruzarekin. Eremuak Jardunaldiak. Tabakalera, kultura garaikidearen zentro nazionala. Donostia(2022), eta Hiru fragmentu. Hiru begirada hitzaldia eman du Tabakalera, Kultura garaikidearen zentro nalzionalaren Feministaldia programaren baitan, Donostia (2020).

Egindako argitalpenen artean, Badakizu zein ederra zaren? (2024) nabarmentzen da, Eusko jaurlaritzaren arte plastiko eta bisualen laguntzarekin; A zer lilura literatura! (2022), Testu zaharrak argitaletxearena, eta Dime Dame (2019), EFi argitaletxearena. Yaldeberek Eremuak#6 aldizkariarekin ere kolaboratzen du, Eusko Jaurlaritzaren programa irekiaren baitan (2019).

Uribitarte40 Aretoaren ordutegia: asteartetik larunbatera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara. Astelehenetan (jaiegunak barne sartuta) eta erakusketen arteko muntaketa-egunetan, itxita.

EGITARAU PUBLIKOAK

 

INAUGURAZIO EGITARAUA

Inaugurazioa eta proiektuaren aurkezpena

2024ko maiatzak 3, ostirala, 19:00 – 21:00

Bisita gidatua artistarekin

2024ko maiatzak 4 – larunbata, 12:30ean

 

BISITA GIDATUAK
Bisita gidatua publiko orokorrarentzat (euskaraz eta gaztelaniaz), entzumen-dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat egokitua; gaztelaniazko Zeinu Hizkuntzan eta mintzatuan, aldi berean:

Maiatzak 15, asteazkena (euskaraz), 19:00

Maiatzak 22, asteazkena (gaztelaniaz), 19:00

IRANTZU YALDEBEREREN ERRETRATU HEDATUA. BADAKIZU ZEIN EDERRA ZAREN? LIBURUAREN AURKEZPENA 

Maiatzak 30, osteguna, 19:00

Parte-hartzaileak: Irantzu Yaldebere, Lorea Alfaro eta Julen García Muela 

Lorea Alfaro (Estella-Lizarra, 1982) eta Julen García Muela (Beasain, 1993) artistek Irantzu Yeldebere artistaren prozesu sortzaileari buruzko azterketa hausnartzaile bat egingo dute, artistarekin batera. Badakizu zein ederra zaren? liburuak eta Badakizu erakusketak hari eroale gisa funtzionatuko dute artistaren praktika barneratzerakoan.

Julen Garcia Muela (Beasain, 1993) artista eta bigarren hezkuntzako irakaslea da. Erakusketa kolektibo batzuetan parte hartu du (Azkuna Zentroa, Tabakalera, KMK, Botí Fundazioa). Eta banakakoetan: Cierto tipo de intensidad o locución (Jugo, Kordoba, 2019) eta A body is never just a body (Kordobako Abokatuen Elkargoa, 2018). 

Lorea Alfaro artista da. 2014an L/\ abiatu zuen. Marka huts bat, L/\ (3l3a), irudia sortzeko ingurune babestu bat sortzeko modu bezala. Bere lana edertasun lasai, biluzi eta zuzenekoa agertzen uzteagatik nabarmentzen da.

Sarrera librea plaza guztiak bete arte.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.