BilbaoArtek ‘Ezin du inork mendaren zaporea konpartitu. BilbaoArte Bilduma’ erakusketa inauguratuko du URIBITARTE40en

Izenburua: Ezin du inork mendaren zaporea konpartitu. BilbaoArte Bilduma
Artistak: Maider Aldasoro, Miguel Alejos, Gorka Eizagirre, Usoa Fullaondo, José Jurado, Martí Madaula, Sofía Montenegro, Milena Rossignoli, Ander Pérez Puelles.
Komisarioak: Íñigo Villafranca Apesteguia, Lorenzo Galgó
Irudi grafikoa eta erakusketa-diseinua: Mikel Ruiz Pejenaute, Daniel Llaría
Lekua: URIBITARTE40 Aretoa (Uribitarte Pasealekua, 40. 48009 Bilbo).
Datak: azaroak 22, 2024 – otsailak 2, 2025
Inaugurazioa: azaroak 22, ostirala, 19:00etan

  • Aretorako berariaz sortua, komisariotza-deialdi baten esparruan BilbaoArte Bildumari buruz egindako lehen erakusketa da.
  • Proiektuak irauten duen bitartean, hainbat bisita gidatu egingo dira euskaraz eta gaztelaniaz, eta Menda Programa jarriko da martxan, kontzertu-performance batekin, bitartekaritza-programa esperimental batekin, proiektuaren harira argitaratutako liburuaren aurkezpen batekin eta interbentzio-performatibo batekin.
  • Erakusketa doan bisitatu ahal izango da 2024ko azaroaren 22tik 2025eko otsailaren 2ra.

Ezin du inork mendaren zaporea konpartitu. BilbaoArte Bilduma erakusketako kartelaren irudia. Mikel Pejenaute.

(Bilbo, 2024ren azaroaren 22an).- Bilboko Udaleko ekoizpen artistikorako zentroak, BilbaoArtek, erakusketa berri bat aurkeztuko du gaur URIBITARTE40 Aretoan: Ezin du inork mendaren zaporea konpartitu. BilbaoArte Bilduma. Iñigo Villafranca Apesteguia eta Lorenzo Galgó komisarioek sinatuta, komisariotza deialdiaren irabazleak, BilbaoArte Bildumako artisten bederatzi lan biltzen ditu guztira: Maider Aldasoro (eskultura), Miguel Alejos (bideoa), Gorka Eizagirre (eskultura), Usoa Fullaondo (eskultura), José Jurado (argazkia), Martí Madaula (instalazioa), Sofía Montenegro (ikus-entzunezko instalazioa), Milena Rossignoli (eskultura) eta Ander Pérez Puelles (bideoa). Erakusketaren azken giroa Mikel Ruiz Pejenauteren diseinu grafikoak eta Daniel Llaríaren erakusketa diseinuak osatzen dute.

Erakusketaz gain, hainbat egitarauz osatzen da proiektua: bisita gidatuak, euskaraz eta gaztelaniaz, LSEri (Lengua de Signos Española) egokituak. Eta Menta Programa: Puttaneskaren Kontzertu-performance batekin abenduaren 13an; Bitartekaritza-programa esperimental bat, Jara Roseten eskutik, proiektuaren harira argitaratutako liburuaren aurkezpen bat, eta Leire Lacunzaren esku-hartze performatibo bat 2025eko urtarrilean.

Ezin du inork mendaren zaporea konpartitu komisariatze-deialdi baten baitan BilbaoArte Bildumari buruz egindako lehenengo erakusketa da, helburutzat duena bertan presentzia duten artistak bistaratzea eta irakurketa eta interpretazio berriak eskaintzea artelanek eta artistek orokorrean eskaintzen duten iruditeriari buruz. Gisa berean, ekimenaren beste helburu bat da sektore artistiko eta kulturaleko profesionalei laguntzera zuzendutako lerro bat sortzea, proiektu kuratorialak garatzeko xedez.

INORK EZIN DU MENTAREN ZAPOREA KONPARTITU

Iñigo Villafranca Apesteguia eta Lorenzo Galgók, lehenengo edizio honetarako aukeratutako komisarioak diren aldetik, arte garaikideko bilduma baten konplexutasunari izenaren problematikatik eta tresna gisa duen operatibotasunetik heltzen dion erakusketa-proiektu bat aurkezten dute. Izendatzeak ahalbidetzen du narratiba egonkor bat eta kontrol irudi bat ezartzea multzo hori osatzen duten materialen inguruan.

Problematika hori ilustratzeko, proposamenak mendaren deskripziora jotzen du: landare usaintsu bat, iraunkorra, zurtoin mehe eta zutitua duena, 60 cm-ko altuerara iristen dena eta usain berezia darien hostoak dituena. Menda jende guztiari fresko eta gozo iruditzen zaion zapore bat da, ahoan nolabaiteko inurridura sortzen duena. William Shakespearek ere, Romeo eta Julieta obran (1594), izenaren problematika planteatu zuen, honako hau idatzi baitzuen: “arrosa deitzen diogunak usain berbera izango luke beste edozein izenarekin”.

Izena ez dugu gauzei buruz hitz egin ahal izateko soilik erabiltzen, baizik eta baita kontrol bat ere ezartzeko izendatu nahi dugunaren gainean. Hitzek atxikimendu-formak sortzen dituzte izendatzen dituzten materialen ezaugarriekin; batzuetan, lagundu egiten diete, eta beste batzuetan ukatu, gainjarri edo estali egiten dituzte. Nire buruari galdetzen badiot: zeren antza du mendak?, orduan hutsune batean amaituko dut, hauxe esango duena: menda da jadanik dena: menda. Garbi dago, edozein berdek ez du balio “menda”-berdea definitzeko, eta ezin dugu beraren usainaz hitz egin bere ezaugarri propioengatik ezagutu gabe, “mentolduna” izateagatik. Orduan, nola konpartitu mendaren ezaugarriak bere izanarekin erlazionatzeko dugun forma aldatu gabe? Bere izena ez aipatzeak ahalbidetuko ote liguke intentsitate handiagoz dastatzea? Gauzen izendatze horrek eramaten ote gaitu beren ezaugarri espezifikoei gutxiago erreparatzera?

BibaoArtearen moduko bilduma heterogeneo bat osatzen duten materialekin erlazionatzen garenean, ezin dugu tematika edo ikuspegirik bereizi. Aitzitik, biltzen dituen lanei buruz idatzitako informazioari erreparatzen diogu; haien dimentsioa, teknika, izena, autorea eta ekoizpenaren data. “Ezin du inork mendaren zaporea konpartitu” erakusketak beti politikoa den zerbait bezala ulertzen ditu interpretazioa eta itzulpena, ezkutatzen duenari eta azaleratzen duenari dagokienez.

Izendatzeak ikusgaitasun-erlazio jakin batean parte hartzea dakar berekin. Ez gara modu berean erlazionatzen banku batekin eta eskultura batekin. Bilduma bat konfiguratzerakoan, hitzak erabilgarriak dira, taxonomia estankoak sortzen dituztelako, eta baita haien identifikaziorako ordena bat ere. Nolanahi ere, zerbait artistikoa ekoizteko eta berarekin gozatzeko faseetan, estrategia horrek nolabaiteko mugiezintasuna sortzen du. Ezin du inork mendaren zaporea konpartitu, hor gertatzen dena beraren freskotasuna delako, kolore berde argi eta ia zuri hori, edo ahoan sortzen den inurridura-sentsazio hori, ez ezer beste.

Erakusketa honek prozesu artistikoekin eta munduarekin izenaren bitartez erlazionatzeko dugun moduari buruzko askotariko pentsaerak biltzen ditu. Erakusketa baterako lehenengo hurbilpenak leku honetan izatera jotzen du, testu honetan, hemen. Gauzei buruz idazteko arriskugarritasunaz ohartarazi ondoren, horixe da orain egingo duguna:

Posiblitatea-Mundua

Puxtarri zuri multzo bat paper baten kotoizko azaletik banatzen da. Martí Madaula heldu zen First and last sentence-ra (2020) Cómo conquistar el espacio (2020) izeneko saiakera erredaktatzen zuen bitartean, jolasa eta ausazkoa idazketa-prozesuan sartzeko nahiak bultzatuta. Bi aldagai horiek, hots, ausazkotasuna eta jolasa, Ander Pérez Puellesek Trebedé-n (2020) irudiaz egiten duen tratamenduan ere agertzen dira. Anderrek pentsatu eta grabatzen du bideo-kamera biratzean sortzen den irudia. Bi estrategia horiek, hitzak puxtarrietan idazteak eta kamera bat makila bati lotzeak gauza beraz gozatzen dute: zentzua sortzeko posibilitatea gidatzen duena keinua dela ikusteaz.

Errealitatea-Mundua

Interpretazio-ildo honetan sartzen ditugu eguneroko keinuari eta keinu artistikoari hierarkizazioa kentzen dioten lanak. Miguel Alejosen X-5-75 bideoaz (2021) ari gara; bertan, artistak bere izena grabatuta duen eskumuturreko itxi bat manipulatzen du eta berarekin jolasten da. Halaber, hor kokatzen da Sofía Montenegoren Ya ha salido el sol-ek (2022) eskaintzen digun paseo baten entzute sakona, edo José Juradoren argazkiek ere: No somos ni de aquí ni de allí (2015), non izenburuak Extremaduratik Euskadira doan bidaia baten irudien bidezko narrazioa iragartzen baitu. Keinu horien helburua ez da errealitate bat sortzea, baizik eta beraren alderdi espezifiko bat erakustea.

Espekulazioa-Mundua

Erlazio mota honek nahi bat azaleratzen du: errealitateak bestelako forma bat hartu dezala. Maketa batek edo lurzoru hipotetiko baten diseinuak, Usoa Fullaondoren Sin título (2004) eta Milena Rossignoliren Suelos (2019) lanetan agertzen diren bezala, munduak har litzakeen bestelako formez pentsatzeko bidea irekitzen dute. Espekulazioaren emaitza da lurzoru biguna belaki bezala sentitu nahi izatea, baita zementua bezain zurruna sentitu nahi izatea ere.

Mundua-Mundua

Hemen hitz egiten dugu zerbait artistiko gisa soilik irakurri behar ez diren objektuez. Maider Aldasoro eta Gorka Eizagirreren lanek altzarien materializaziora hurbiltzen gaituzte ikuspegi estetiko jakin batetik. Fintasuna bizitan gurekin ditugun objektu horien diseinuan. Maider Aldasororen Flor (2022) zetazko banku bat da, zeinean ezin baitzara eseri. Gorka Eizagirreren Sin título (2000) eskultura bat eta burdinazko banku bat da, hainbat urtez BilbaoArteren harrera-gelan egon dena, eserlekua eskainiz.

ARETOAREN ARGAZKIAK

ERAKUSKETAREN PIEZAK