- Aurten 9. edizioa ospatuko duen Encura programaren barruan dago.
- Bekaren zenbatekoa 4.500 eurotik gorakoa izan daiteke hiru hilabete eta erdiko egonaldirako, bi hirietan.
- Programak AC/Eren babesa eta Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao eta Leire Vergararen parte-hartzea du.
- Aurkezteko epea uztailaren 6ra arte dago zabalik.
(Bilbo, 2026ko ekainaren 03a).- BilbaoArte eta ekoizpen eta ikerketa artistikoko zentroa den Hangar erakundeek bat egin dute Estatuan bizi diren komisarioei, eta nazionalitate espainiarra edo atzerritarra duten ikertzaileei beka bat esleitzeko deialdia egiteko, hiru hilabete baino gehiagoko iraupena izango duen ikerketa kuratorialeko egoitza bat egiteko, 2026ko azarotik 2027ko otsailera bitartean, Bilbo eta Bartzelona artean.
Honako deialdiak, lehen aldiz, ekoizpen artistikoko bi zentroen artean sustatu da, eta AC/Eren laguntza eta Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao eta Leire Vergararen parte-hartzea ere baditu.
Beka hau aurten 9. edizioa ospatuko duen Encura programaren barruan sartzen da. Ikerketa-egoitzen programa horren bidez, artegintzako ikerketa-prozesuak sustatu, hedatu eta konplexutu nahi dira, testuinguru artistikoak eta lurraldekoak uztartuz, eta, horretarako, erakusketa-proiektu konbentzionalen emaitzarik ez duten praktikak sustatzen dira. Bere lehen edizioetan, Encura La Casa Encendida eta CA2M Museoa, Casa Velázquez, hablarenarte eta Curators network bezalako erakundeekin lankidetzan garatu da.
Oraingo honetan, eta BilbaoArteren eskutik, programak Bilborantz zabaldu du lurralde-ardatza, eta, horrez gain, Azkuna Zentroaren eta Leire Vergararen (komisario independentea eta Bulegoa z/b erakundeko kidea) lankidetza gehitu du, eta, ondorioz, testuinguruen arteko dimentsioa, bitartekaritza eta artikulazioa indartu ditu.
Egoitza-programaren helburuen artean dago, besteak beste, artegintzako ikerketa babestea eta lurraldearen arteko lankidetza sustatzea artearen bidez ezagutzak eta egiteko moduak sortzeko eta transferitzeko. Encura Bilbo eta Bartzelona guneen arteko bizikidetzan, lankidetzan, elkarrizketan eta interdependentzian oinarritzen da, eta ezagutza pribatiboak eta indibidualizatuak sortzeko hierarkiei eta logikei aurre egingo dieten ikerketa-metodologiak lantzea du helburu.
BEKA
Gaurtik (ekainak 3, asteazkena) uztailaren 6ra (astelehena) bitartean eskabideak aurkezteko epea zabalik dago.
BilbaoArtek eta Hangarrek sustatutako bekaren zenbatekoa 4.500 eurotik gorakoa da (ordainsariak, joan-etorrien gastuak, mantenua, jarduera publikoa egitea, ikerketa, etab.).
Bilboko eta Bartzelonako egoitza artistikoan bi hirietan ostatua eta lanerako espazioa sartuta daude, baita bertako eszena artistikoetan laguntzea eta murgiltzea ere, BilbaoArte, Hangar eta Bulegoa z/b-ko taldeek bitartekotzaren bidez eta artista egoiliarrekin harremanaren eta visiten bidez ere.
2026ko azaroaren 2tik abenduaren 18ra bitartean egingo dira, Bartzelonan, eta 2027ko urtarrilaren 11tik martxoaren 14ra bitartean, Bilbon. Gainera, proiektuen aurkezpen publiko bana egingo da Hangarreko Ricson Aretoan eta Bilboko Azkuna Zentroan, datorren urteko martxoaren 9an.
Hautagaitzak https://cloud.hangar.org/apps/forms/s/33AsicB3GadwDcbzGDd7SkXq helbidean dagoen formularioaren bidez bidali behar dira, “Encura IX Deialdia” gaiarekin.
Informazio gehiago hemen:
https://hangar.org/es/agenda-hangar/encura-ix/
Hangarrekin batera sustatutako beka hau BilbaArtek sustatzen dituen beste deialdiei gehitu behar zaie, hala nola BilbaoArten estudio lagapenerako modalitatean proiektu artistikoak egiteko “Ekoizpenerako laguntzak” deialdia; komisariotza-programaren deialdia; BA bilduma; edo Istituzione Fondazione Bevilacqua La Masa de Venezia erakundean proiektuak egiteko deialdia.
BILBAOARTE FUNDAZIOA
BilbaoArte Fundazioa Ekoizpen Artistikorako Zentroa da, artisten prestakuntzara, sustapenera eta profesionalizaziora bideratua, eta komunitate artistikoari denbora, espazioa eta baliabideak eskaintzen dizkio. Bere ibilbideari eta sorrerako helburuei jarraipena emanez, BilbaoArtek honako hauen inguruan antolatzen du bere jarduera: ekoizpen artistiko garaikideko prozesuak babestea, artisten prestakuntza eta profesionalizazioa hobetzea, ezagutza sortzea eta komunitate artistiko kualifikatu bat sortzea.
HANGAR
Ekoizpen eta ikerketa artistikorako zentroa. 1997an sortu zen Hangar, arte-ekoizpena eta ikerketa errazteko beharrezko baldintzak prototipatzea, eguneratzea eta mantentzea helburu duen artist-run proiektu bat da. Arte-ekoizpena eta ikerketa egungo eztabaida eta premien aurrean erantzuteko eta berritzeko gaitasuna duten espekulazio kritikoko praktika eta modu gisa ulertzen ditu.
ENCURA
Lehen edizioetan, Encura Hangarrek gidatu zuen, hablarenarte eta Curators Network-ekin lankidetzan. Ondoren, La Casa Encendida sartu zen erakunde ko-lider gisa, eta, geroago, Casa de Velázquez, CA2M museoa, eta hablarenarte, AC/Eren laguntzarekin, lankidetza instituzionalean eta Bartzelona eta Madril arteko ikerketan oinarritutako lan-eredua sendotuz. Bederatzigarren edizioan, programa Bilbora zabaldu da, BilbaoArte, Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbao eta Bulegoa z/b erakundeen lankidetzarekin.
@hangar_org
@acecultura
@azkunazentroa
@bulegoazb

