30 (2021)
Inprimaketa mihisean. Collage digitala
67 × 73 cm
BA Bilduma
Erregistro zk.: 2021.511
Logelako kaxoietatik argazki zaharrak atera bitartean, amak edota amonak kontatu zizkien istorioak elkarbanatu dizkiete elkarri hilabeteotan, eta ohe gainera igo dira. Artisten familietan gertatutakoak ageri dira bertan, oraindik haiek ez zireneko osatu dituzten pasarte eta momentuak.
Eskoitza, Albeniz, Arrasate, Donosti; Bilboko logela batean topatu dira. Haurtzarotik abiatuta eta amen gaztaroa zeharkatuz, Aitatxe eta Amoñiren (aitona eta amona) bizipenetara iristen dira. Eraikitako ohean bi espazio bereizten dira. Luizian afektu bila, gela eraiki zuten kalean eta etxe barruan aurkitutako objektuekin: kaxoiak, adibidez, kalean emandako gauetatik datoz, zeinek ere asko duten kontatzeko.
Zenbat istorio oraindik idazteke, zenbat istorio berri, hauetatik eratorritakoak.
