Figueres Ortiz, Pau

30 de enero de 2013, Lenin tenía razón Mr. Goebbels (2013)

Grabatua
2013

 

30 de enero de 2013, Lenin tenía razón Mr. Goebbels [2013ko urtarrilak 30, Leninek arrazoia zuen, Goebbels jauna] (2013)
Serigrafia paper gainean
76×56,5 cm unitate bakoitza, guztira 350 x 160, gutxi gorabehera
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2013.251.15

 

 

 “Hamabost aldiz arrazoi zuen. Hamabost aldiz eman zioten eskua elkarri, gaitzesgarria zen guztia aurpegiratu bazioten ere elkarri. Hamabost aldiz agurtu zuten elkar, ezer gertatu ez balitz bezala. Izan ere, bataren izateko arrazoia bestearen existentzian dago, eta, aldi berean, bestea ez dela beharrezkoa eta soberan dagoela hamabost mila aldiz esatean. Baina eskua gutxienez hamabost aldiz eman behar diote elkarri aldian behin, modu irekian, bakoitzak bere lekuan jarraitu ahal izan dezan, hamabost urte gehiagoz, hamabost mende gehiagoz…” (Arturo/Fito Rodriguez Bornaetxea. Rude but nude. Todo por la parti lanetik ateratako testua, 2013).

Pau Figueres Ortizek sinbolismoz betetako bi figura historiko jartzen ditu elkarren ondoan, ikusleari pentsarazteko manipulazio politikoak eta kontakizun kolektiboen eraikuntzak nola eragiten duten gure gizarteetan. Serigrafia aukeratuta, zuzeneko lotura ezartzen du propagandaren, kartelgintzaren eta erreprodukzio masiboaren hizkuntzekin, eta, horrela, hedapen ideologikoko mekanismoen aurkako kritika indartzen da. Jatorrizkoaren eta kopiaren arteko dialektika, zeina arte grafikoek berezko baitute, lanaren ardatz nagusi bihurtzen da. Alde batetik, grabatua goizdanik erabili zen pintura ospetsuak erreproduzitzeko, kopiatzeko gailu moduan; bestetik, inprimaketa bateko estanpa guztiak matrize beraren erreprodukzio berdinak dira, eta, “obra anizkoitz” gisa, originaltzat hartzen dira baldintza berdinetan. Hala ere, hori ez da guztiz egia; izan ere, industrializatu gabeko prozesuetan, estanpazio bakoitzak aldaketa txikiak ditu. Pau Figueres Ortizek kontraesan multzo horren irakurketa politikoa egiten du hemen, eta bitartekoa mezuaren zati bihurtzen du.

Obra Rude but Nude proiektuaren barruan kokatzen da, eta, artistaren hitzetan: “nortasun-arazoei, aberriarekiko, nazioarekiko eta sustraiekiko sentimenduei eta, azken batean, ukigarria ez den zerbaitetan berriro sinestera bultzatzen gaituzten hainbat kontzepturi buruzko gogoeta pertsonaletatik sortzen da. Zer da aberria? Zer da nortasuna? Zer dira sustraiak? Subiranotasunaren aldeko proposamenak zergatik berpizten dira hainbesteko indarrez, desengainu politikoko giroaren eta eusteko gero eta zailagoa den sistema batek ahuldutako ekonomiaren aurrean? Proiektu honek begirada zuzen eta aldi berean ironikotik heldu nahi die gizarte beraren barruan kultura desberdinak elkarrekin bizi direlako sortzen diren gatazkei. Rude but nude Euskal Herriaren eta Espainiaren arteko gatazkaren ondorioz sortutako informazioa birziklatzeko, birnahasteko eta testuingurutik ateratzeko ekintza da, katarsi edo okada gisa, egoerari amaiera ematea lortu nahi den une historiko batean”.

Pau Figueres Ortiz 1976an jaio zen, Benidormen, eta Enpresen Administrazioan eta Arte Ederretan trebatu zen. Arte Garaikideko doktoregoa egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Bada, unibertsitatean egiten duen irakasle-lana eta jarduera artistiko bizia uztartzen ditu, identitatea, memoria kolektiboa eta imajinario soziopolitikoak aztertuz. Bere lanaren barruan, serigrafiak, instalazioak eta arte publikoa sartzen dira, eta propaganda, kontsumoa eta kontakizunen eraikuntza kritikatzen ditu.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.