5 millones de marcos sobreimpresos [5 milioi marko gaininprimatu] (2015)
Serigrafia Alemaniako 20.000 markoko 250 jatorrizko billeteen gainean
Neurri aldakorrak
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2015.322
“Entropie” izena duen bere proiektuaren markoan, Roberto Aguirrezabalek Europako 20 eta 30eko hamarkadetako mugimendu politiko erradikalen imajinario estetikoak berreraikitzen ditu. Horretarako, objektu historiko originalak batzen ditu eta beraiekin egiten du lan. Kasu honetan, lanak 1923. urteko otsailaren 20an 250 billetetan igorri ziren 20.000 marko alemaniarretan datza. Weimar Errepublikak, Versalleseko Itunean ezarri ziren gerraren konponketak zirela eta, sufritu zuen markoaren debaluazioaren prozesuan zehar billeteen neurriz gaineko inprimatzea ekintza arrunta zen, modu horretan bere balio nominala hiper-inflazioaren erritmora doi bazitekeen. Aguirrezabala, hemen, estrategia honetaz jabetu da eta bere helburu estetikoetarako erabiltzen du.

