Andante Winterreise (2017)
Bideo-instalazioa. 16 mm digitalera transferitua
A: 6’47’’ (2 bideo)
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 354
Andante Winterreise bideo instalazioak Franz Schuberten Winterreise izeneko lanik garrantzitsuenetako batean oinarrituta dago. Schubertek, Wilhelm Mülleren 24 poemak bildu zituen Lied bat osatuz, non negu-paisaia batean zehar ibiltari baten paseoa kontatzen duten, bere maitearen errefusa jakin eta gero existentziari eta bizitzaren zentzuari buruz hausnartzen duen bitartean.
Artistak, Schuberten obra jarraituz, 24 zatitan osatutako 76 minutuko pelikula bat sortzen du. Letra, paisaia eta protagonistaren sentimenduak deskribatzen ditu, eta neguko paisaia hori bere barne munduan bihurtzen da. Ibiltariaren barne mundua irudikatzen duen egoera mentala eta psikologikoa, kontzientzia-krisi baten isla da, maila sozialean nahiz kulturalean.

