Coca, Gabriel

Aparato circulatorio (2024)

Margolana
2024

 

Aparato circulatorio [Zirkulazio-aparatua] (2024)
Olioa oihal gainean
195 × 292 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2024.583.2

 

Haren praktika pinturaren propietateei buruzko ikerkuntzan oinarritzen da. Bitartekoaren aukerei buruzko hausnarketa da. Margotzea ahalbidetzen duten elementuak ezagutzea, haren mugak ezagutzea eta horien aurrean amore ematea. Pintatzea ekintza bat da artistarentzat, desira baten bultzadaz burututako ekintza bat, oraindik ez den zerbait ikusteko desiratik egina. Materiaren, kolorearen eta trazuaren bidez forma hartzen duen indar hori ikusaraztea.

Espazio piktorikoa elkarren gainean jartzen diren eta elkarren artean ezeztatzen edo baieztatzen diren hainbat pintura-geruzak osatzen dute. Koadroa leku gisa, pintura une zehatz baten irudi gisa, oraingo material bat.

Aparato circulatorio [Zirkulazio-aparatua] lanarekin, batera jarrita irudi bakar bat osatzen duten bi irudi egin nahi izan ditu. Bata forma huts baten irudikapena izango litzateke, eta bestea, hutsunearen berezko forma. Cocak obraren gama kromatikoa mugatu du: gorria, urdina, berdea eta kolore horietatik lortutako grisa. Prozesuan zehar, formak marraztu eta bete ditu, eta, ondoren, haien izaera estatikoa hautsi du, eraikitako formak suntsituta. Horrela, obraren sakontasuna nabarmentzen duten pigmentu-geruza eta konposizio-plano berriak sortu ditu.

Haustea interesatzen zaio artistari. Espazio piktorikoan tentsioa sortzea indarrak kontrajarrita eta harmonia aurkitzea. Trazuaren bidez forma eratzea. Geruzak gainjarri eta lodiera sortzea; pinturaren gorputza nabarmen bihurtzea. Koadroaren gainazalaren gainean zirkulatzea. Perimetroa mugatu eta zaintzea; ertzetan sartu eta ertzetatik irtetea. Dena okupatzea. Soberan dagoena kentzea. Erritmo bat markatzea, aurrera eta atzera egitea, edo, artistak dioenez, barrurantz joatea.

 

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.