Fontsaré, Cristina

Are You My Angel (2012)

Argazkia
2012

 

Are You My Angel [Nire aingerua zara] (2012)
Inkjet dibond gainean
124 x 162,5 cm
BA Bilduma
Erregistro zk.: 2012.228.1

 

“Argazkiak ateratzera irteten naizenean, ehizara noa”. Horrela definitzen eta deskribatzen du bere burua Cristina Fonsarék, irudiak beren gogoz kontra harrapatzen dituen biltzaile gisa. Are you my angel da horietako irudi bat, normalean gauekoak izaten ohi diren hiriko ibilbideetan ateratakoa. Aukeratutako ordu eguzki gabe horietan zerbait ilun eta banpirikoa dago. Gauean, irudiak iluntasunean diluitzen dira, eta argi artifizialik gabe desagertu egiten dira. Baina, alderantziz, argi ez-natural hori aplikatzen bada, irudi desberdinak agertzen eta berpizten dira, bizitzako objektu arruntei dimentsio berri bat emanez.

Horrela ateratako paisaia eta herritargoa atmosferaz inguratuta agertzen dira, ezezagun eta bitxi bihurtuta. Argitasun berri honen pean, gasolindegia iluntasunean materializatutako egitura handia da, ez-leku batean, eszenan ageri den izaki bakarrak inguratua: txakur txiki bat, kamerara zorrotz begira.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.