ATLAS#1, 2023
Akrilikoa, tinta bakarreko serigrafia gainean, canson editiom 250g paperean.
80 x 60 cm
BilbaoArte Bilduma
Erregistro zk.: 2023.570-2.1
Zergatik dituzte langile-etxeek kolorezko hastialak? proiektuak abiapuntutzat hartzen du Bizkaiko Etxe Merkeen 1911-1936ko Legearen etxebizitza-kooperatiben arkitektura. Bizkaiko Aldundiak eta Bilboko Udalak sustatuta, legedi horrek zenbait neurri proposatu zituen langileek etxebizitza aldetik pairatzen zituzten baldintza osasungaitzak arintzeko; izan ere, siderurgiaren goraldiak immigrazio masiboa ekarri zuen berekin, landa-eremuetatik hirira, eta, hortaz, langileak ohe berotan eta bizi-baldintza penagarriak zituzten etxebizitzetan pilatu behar izan ziren. 1911az geroztik, lege horretatik abiatuta, Bilbon eta beraren ingurumarian etxeak eraikitzeari ekin zitzaion, lege horien babespean. Haien fatxaden garapenean erabilitako estiloetako bat arkitektura neoeuskaldunean inspiratutakoa izan zen; bertan, euren artean konexio kulturalak sortzen dituzten patroiak aurkitu ditzakegu, baserriaren irudi paradigmatikora hurbiltzea xedetzat hartuta.
Jorge Isla (Huesca, 1992). Ikus-entzunezko komunikazioan graduatua San Jorge Unibertsitatetik, ekoizpen artistikoko masterra Valentziako Unibertsitate Politeknikotik, eta argazkigintzako autore-proiektuen masterra Madrilgo Lens Eskolatik. Bere praktikak gizarte garaikidearen mekanismo politiko, sozial eta ekonomikoak aztertzen ditu, horien egoera dikotomia hauen bidez irauliz: errealitatea eta fikzioa, kausa eta ondorioa, presentzia eta absentzia. Muga, berrinterpretazio eta bersignifikazio kontzeptuetan oinarritutako ideia multzo bat irudikatzen du, objektu kontzeptualtzat hartuta, proiektu bakoitzaren izaeraren arabera zenbait bitarteko -idazmena, irudien sorrera, bideoa eta instalazioa- konbinatzen dituen ikerketa plastiko batetik abiatuta.

