Azala Hirukotea (2020)
Kolorezko argazki digitala, paperean inprimatua
DIN A4
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2020.423-2.1
Azala izeneko obra 12 pictures of finding a position in space seriearen zati da; serie horrek BilbaoArten 2020an egindako egonaldian garatutako Azkorri árnyéka alatt (Azkorriren itzalpean / Bajo la sombra de Azkorri / Under the Shadow of Azkorri) saiakera-filmaren 12 fotograma biltzen ditu. Azkorri árnyéka alatt ikus-saiakera bat da, irudiaren espazioak esploratzen dituena Azkorri hondartzan egindako argazki bat abiapuntutzat hartuta. Bideoak aztertzen du nola aldatu dezakeen ikuspegi-aldaketa batek irudi baten harrera, eta Miklós Jancsó zinemagile hungariarraren Még kér a nép filmaren (Red Psalm, 1972) keinu batetik abiatuta landu zen.
Geroago, keinu hori Yelena Grigoryeva errusiar LGBTQIA+ aktibistaren argazki batean ere agertu zen. Obrak ikur partikular hori aztertzen du, konexioak eginez queer sexualitatearekin, komunismoaren estatikaren irudikapenarekin, eta baita desjabetze- eta jabetze-kontuekin ere.
Film horren aukeraketa bat irailaren 3tik urriaren 1era bitartean BilbaoArten egindako Azkorri árnyéka alatt erakusketan ere egon zen ikusgai.
Eszter Katalin (Budapest, 1991) Vienan finkatutako artista eta zinemagile bat da. Bere lanean, praktika esperimental bat garatzen du, bai dokumentala eta bai saiakeraren arloan, ikuspegi queer-feminista eta lesbiar batetik, begiradaren politika, mugimenduan dagoen irudiaren irudikapen etikoa eta borroka politikoak ardatz nagusitzat hartuta.

