Babel (2018)
Akrilikoa olana gainean
170 x 150 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2018.396.1
Leticia Gasparrek gaur egungo hiriko ingurune aldakorra iturri moduan hartzen du bere margolanetarako. Artistak kolorearen, argiaren eta konposizioaren bidez, arkitekturaren irudikapen adierazkorra lortzen du. Hutsa, abandonua edo isiltasuna ikertzea gustatzen zaio. Eta askotan, espazioaren deshumanizazioa iradokitzeko, hondatutako eraikinak, itxitako negozioak edo iragarkirik gabeko publizitateko panelak erabiltzen ditu. Eraikitzen duen ingurunea, literaturako eta zinemako hiri post-apokaliptikoaren irudiarekin lotzen da, baina oso asimilazio pertsonaletik, eta argazki desberdinen elementuak hartzen ditu gero kuadro batean collage bat eratzeko.
Bere ikerketaren bitartez, ikuslearengan arridura piztea bilatzen du. Horretarako, lehen aipatutako elementuak ez ezik, berak sortutako edo dokumentatzen dituen lekuetatik ateratako testuak, mezu erreflexiboak, politikoak edo erreibindikatzaileak ere jartzen ditu.
Leticia Gaspar (Bilbo, 1982) Arte Ederretan lizentziatua da UPV/EHUtik, eta Pinturako Ikasketa Aurreratuetan diplomaduna unibertsitate beretik. Diziplina anitzeko artista bat da, beste bitarteko batzuen artean pintura, argazkigintza, ilustrazioa eta komikia erabiltzen dituena.

