Between Furnace and Stones (2018)
Instalazioa / Eskultura. Adreilu zeramiko erregogorra eta altzairu herdoilgaitza
220 x 25 x 10 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2018.401.7
Getxoko hondartzak (Bizkaia) Tunelbokan eta Gorrondatxen estaltzen dituen sedimentu-arrokaren estratuetan, bada geologikoa ez ezik kulturala ere baden sistema estratigrafiko bat. Arroka-zatiek beren historia materialaren bereizgarria daramate gainean. Historia horrek atzera eramaten gaitu denboran, Bizkaiko Labe Garaiak (Altos Hornos de Vizcaya) eta Produktu Zeramikoen Sozietate Orokorra (Sociedad General de Productos Cerámicos) enpresen garaietara; izan ere, haien markak oraindik ere ikus daitezke adreilu erregogorren eta beste produktu manufakturatu batzuen zatietan: “Suarry”; «Uriarte Hermanos y Compañía”; “Procersa» «Glenboig».
1906 eta 1970 bitartean, Bizkaiko Labe Garaiak Sozietateak 125 miloi tona hondakin industrial baino gehiago isuri zituen Kantauri Itsasora, eta hondakin horiek agerian daude gaur egun, galdategietatik etorritako zepazko arroka-estratu batean. Haien gogortasun eta trinkotze maila azpimarragarriarekin (zeren haien jatorriko materialen antzinatasuna berrogei eta ehun eta hamabost urte bitartekoa baita, egindako datazioaren arabera), gaur egun ez dira Bilboko estuarioan gertatutako Iraultza Industrialaren testigantza soilik, baizik eta baita Antropozenoaren aro geologiko berrirako fosilak ere. Tunelbokak eta Gorrondatxek, mundu mailako erreferentziazko erregistro geologiko bat osatzen dute; izan ere, bertan azter daiteke giza jardunak maila estratigrafikoan utzi duen aztarna, eta ikus daiteke nola aldatzen ari diren planetako funtzionamendu-sistemak giza jardunaren eraginez.
Miguel Sbastidak Fine Arts Master bat egin du School of the Art Institute of Chicagon, La Caixaren Gizarte-obraren beka bati esker. Arte Ederretan lizentziatua da Complutense Unibertsitatetik, eta lizentziatura-ikasketak egin ditu Holanda eta Kanadan. Bere obra nazioarteko erakusketetan egon da ikusgai, besteak beste venue hauetan: Zhou B Art Center, ARCO-Korea Foundation Gallery, Hyde Park Art Center, Expo Chicago, Centro del Carme, MUA, Sullivan Galleries edo Laboral Centro de Arte.
