Buscando un lugar para morir I [Hiltzeko leku baten bila I] (2007)
Lambda argazkia, aluminiozko dibond gainean
61 x 90 cm
BA Bilduma
Erregistro zk.: 2007.128.1
Bere unibertso artistikoak eremu eta ikerketa oso ezberdinak igarotzen dituen arren, askotan nagusitu egiten da ezaugarri bereizle eta behin betiko bat. Pieza honetan ikus daitekeen bezala, artista alacantarrak natura eta emakumezkoaren gorputza uztartzea gogoko du. Buscando un lugar para morir I lanak paisaiak eta gorputzak eratzen duten prozesu dialektikoaren berri ematen digu, Cristina Ferrández Boxen kezka pertsonal eta intelektualetako asko barne hartzen dituena.
Artistak berak adierazten duen bezala, lurraldearekiko sentikortasun ekologikoak zehaztutako etika eta estetika baten bidez, sare sozioekonomikoaren eta inguru naturalaren bilakaeraren artean loturak egitea gustoko du. Argazkigintzatik etortzen diren galderak balira bezala, hausnarketak eta proposamenak atxikitzen zaizkio elkarrizketa honi; barruan, susmatu daiteke espazio natural zein kulturalen birsorkuntzarako desira.
Zalantzarik gabe badago irudi horretan urduritu eta erakartzen duen antzerkigintza bat, aldi berean abegitsu eta kirrinkaria paisaian emakumezko gorputz bat sartzen duenean, zirrara disonantea eraginez, ikusleak erantzungo ala erantzungo ez duen galdera.
Cristina Ferrández (Alacant, 1974) Arte Ederretan lizentziatua da Gaztela-Mantxako Unibertsitatetik, eta sorkuntza artistikoaren arloan lan egiten du, berau prozesu kritiko eta hausnartzailetzat hartuta. Lurraldearen balioa nabarmentzen duten proiektu bisualak garatzen ditu, paisaiarekin dugun loturari zuzendutako berrikuspenak eta kontuak planteatuz.

