Christine Lagarde (2014)
Pastela paperean
200 × 140 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 268
Kepa Garrazaren lana, gaur eguneko politikaren errealitateak sorkuntza eta komunikabideetan daukan eraginaren eztabaidatze eta hausnarketatik sortzen da. Formatu handiak erabiltzen ditu XIX. mendeko pintura historikoari eta boteretsuen erretatuei begi-keinu bezala. Kolore zuria eta beltza erabiltzen ditu aurpegi guztiak homogeneizatzeko; hori da formatu handiko Christine Lagarde lanaren kasua, politika eta abokatu frantziarra agertzen dena. Beltzaren erabilerak pertsonaia psikologikoki dekonstruitzera gonbidatzen du ikuslea, soilik ezaugarri fisikoekin eta beste sinbolo, bandera, edo koloreen gida emozional barik.
Garrazaren beste asmoa, artea historian zehar izandako zeregin propagandistikoaren hausnarketa da. Horregatik, bere lana artearen autonomiaren erreibindikazio bezala uler daiteke. Eta horretarako, komunikazio bideek erabiltzen dituzten tresna estetiko eta narratibo berak erabiltzen ditu diskurtso mailan, baina beti desmitifikatzeko, eta anbiguo eta deseroso iruditzeko proposamenarekin. Bere arreta nagusia ez da politika per se, baizik eta gaur egungo errealitatearen eraikuntza, gure eguneroko historian bihurtuko dena.

