Alfaro, Greta

Ciudades de juguete (2005)

Collagea. Irudi digitala
2005

 

Jostailuzko hiriak (2005)
Collage digitala, negatibotik abiatuta, dibond gainean
84 x 200 cm
BA Bilduma
Erregistro zk.: 2005.107.1

 

Jostailuzko hiriak lanean, Greta Alfarok harilkatutako argazkien collage bat sortzen du, Bilboko eta Valentziako hainbat etxebizitza elkartuta —bi hiriotan bizi zen momentu hartan—. Hauxe zen haren estrategia: hormak erortzen ari zitzaizkien eraikinak aukeratzea, barrua agerian uzten zuten egitura gordinak, bizileku irekiak. Emaitzak hutsean esekitako arkitektura distopiko eta hibridoaren antza du. Giza arkitekturazko erlauntza bat ezerezean zintzilik, panpin-etxe baten tankera hartzen duena.

Errealitate ezberdinen gehiketa eta parekatzetik sortu den collagea, seriean jarrita entitate bakarra eraikitzeko, gure hiri garaikideen gaineko hausnarketa moduan uler liteke, euren birmoldatze eta elkarrekintzarako aukerei buruzkoa, euren ilunabarra eta heriotza.

Beraz, hiri-behar berrietan oinarritutako hausnarketa batean datza, zeinean bai bizimodu aniztasunak, baita “habitat” kontzeptuaren adiera ezberdinek ere, bihozkada nahasgarri bezain paradoxikoa ezartzen duten.

 

Greta Alfaro (Iruñea, 1977) 2001ean lizentziatu zen Valentziako Unibertsitate Politeknikoan, Arte Ederretako espezialitatean, eta 2011n argazkigintzako masterra egin zuen Londresko Royal Collegen. Bere lanak hainbat bitarteko biltzen ditu (bideoa, argazkia, instalazioa eta collagea), askotan site-specific ikuspegiarekin, eta horien bidez identitateari buruzko gaiak aztertzen ditu. Bere lanetan, errealismo biziko eszenen —iragazkirik gabe aurkezten zaizkigu— eta estetika argi eta garbi onirikoa duten beste irudi batzuen arteko elkarrizketa iradokitzailea sortzen da.

Ir a la ficha del artista >>

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.