Cómo doblar tu dinero [Zure dirua nola tolestu] (2010)
Papiroflexia eskultura
Neurri aldakorrak
BA Bilduma
Erregistro zk.: 2010.472
Lan hau 2008aren amaieran hasi zuen lau argazkik osatzen duten multzoarekin: Cuatro formas de doblar tu dinero. Une hartan, nazioarteko liderrek munduko krisi ekonomikoan zuten jarrita arreta. Konponbide bila zebiltzan Washingtongo hainbat goi-bileratan, non gai nagusietako bat gardentasun ekonomikoa zen. Premisa hori artearen mundura eramatea erabaki zuen artistak, eta, horretarako modurik onena dirua eskulturak egiteko material gisa erabiltzea zela erabaki zuen, origami itxura emanda.
Ekialdeko tradizioaren bereizgarri diren objektu txiki horiekin, bi dimentsioko objektu bat hiru dimentsioko forma bihurtu dezakegu. Erabili dituen billeteek balioa dute, baina balio hori ez da billeteena bakarrik; izan ere, forma eman dienean, artistak balioa eman die, eta trukerako baliabide gisa duten funtzioa gainditzen du balio horrek. Gainbalio hori bi modutara jartzen da agerian: alde batetik, gainbalio ekonomiko gisa, eta, bestetik, gainbalio emozional gisa —artistak hala deitzen dio—. Hala, gogoeta hau egiten du: dirua esanahiaren, emozioaren eta formaren euskarri bihur daiteke, bere funtzio material hutsetik harago.
