Contrato cesión de espacio [Espazioa lagatzeko kontratua] (2025)
Artista-liburua. Tinta paper eta beira-arasa gainean
Beira-arasa: 26 x 100 cm; dokumentuak: 3 elementu. 21 x 29,7 cm bakoitza.
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2025.620.1
Obra hau Un lugar en el mundo (Leku bat munduan) izeneko proiektuan sartuta dago; berau diziplina anitzeko proiektu bat da, esplorazio artistikoa ikuspegi sozialarekin uztartzen duena; aldi berean, berrikuntza teknologikotik elikatzen da, hiri-espazioak birpentsatzeko eta bizigarritasuna ahalbidetzen duten artefaktuen bidez eraldatzeko. Obra osatzen duen beira-arasazko kontratua beka jaso duten gainerako artistekin egindako negoziazioen emaitza da, Uribitarte40 aretoko espazioan esku hartzeko akordio batera iristeko. Hainbat elkarrizketa izan ondoren, eta ustezko ekintzarekin gainerako artisten lanean ahalik eta gutxien oztopatzeko asmoz, ondorioztatu da artista gehien konbentzitzen duen ekintza ustez erakusketa kolektiboan artista gisa bete behar zuen zatia lagatzeko ekintza bera dela.

