Conversación I [Elkarrizketa I] (2009)
Zeramikazko eskultura
Neurri aldakorrak
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 169
Lan honetan artearen munduari buruzko hausnarketa proposatu da, artistaren irudia abiapuntutzat hartuta. Sortzailea bilduma osoaren protagonista da, bere irudia errepikatu eta hedatu egiten baita panorama artistikoko alderdi desberdinak jasotzen dituzten argazki eta objetuetan. Egileak ez ditu besteen rolak hartzen, beste artista batzuen lanean bezala; horren ordez, nortasun ororen izaera poliedrikoa hartzen du, dagoeneko zehaztutako egiturarekin gatazkan dagoen unibertso pertsonalaren alderdi desberdinak islatuz. Artista batek bere lanarekin, haren helburu eta eraginarekin (bere konpromisoa) eta bere lantokia den mundu artistikoarekin dituen harreman konplexu eta korapilatsuen gaineko gogoeta bat da. Baina hausnarketa horiek ezin hobeto helarazi daitezke sozietate batera, non itxurakeria-politikak eta botere-jolasak gure ohiko egituraren oinarria diren.

