Culos [Ipurdiak] (2024)
Lan grafikoa. Tinta txinatarra couché paper gainean
6 elementu. 100 x 70 cm u/b
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2024.581.6
Bere praktika artistikoaren abiapuntuak marrazkia eta argazkia dira, umoreari tarte bat utziz, bere pentsamenduen eta ekintzen arteko itun batera iristera laguntzen dioten irudiak sortzeko modu gisa. Bere lanaren ardatza da iragazki eta mekanismo txikiak probatzea, irudiak hortik pasatzeko eta iruditeria propioa sortzera iristen diren forma berriak ekarriz.
Culos gerritik beherako sei marrazkiz osatutako obra grafiko bat da; marrazki distiratsuak eta bolumen handikoak dira, eta hankabiko posizioz eta jarrera sexyz mugitzen dira. Obra horietan, bere irudien forma eta bolumena kontrajartzen ditu espazio lauaren, bere azpian dagoen iruditeria sinbolikoaren eta erabilitako teknika monokromoaren gainean. Problematika berriak esploratzera irekita egonda, artistak tinta beltzaren xumetasunera jotzen du, kolore guztiak barne hartzen dituen tonu neutral bezala, berau lotune gisa erabil baitezake paisaia zabal eta irisgarri bat eraikitzeko. Ipurdiak zabalagoak dira haien antolaera ere horrelakoa delako.
Objektuaren sakonera, okupatzen duen lekua eta distantzien erlazioa aztertzen dituen ikerketa honetan, artistak elementu konkretu bat hartzen du abiapuntutzat: gluteoen eta hanken bolumenak, keinuak formaren borondatearen mende jartzeko. Horrek ahalbidetzen dio teknikaren logiketan zentratzea, irudikatutako elementua eraldatzera iristeko, beste leku batetik ezagutzeko eta hortik atzemateko.

