Dancer [Dantzaria] (2002)
Akrilikoa egur gainean
195 x 195 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2002.84.1
Abigail Lazkozek zuri-beltzezko marrazkia hartu du bere lan guztiaren oinarri bezala. Bere lehenengo influentziak komiki eta ilustraziotik datoz; dena dela, adierazpen honetan daukan hausnarketa alde formaletik harago doa. Lazkozek paralelotasun oso interesgarria proposatzen du: alde batetik, lerroa era arrunt eta minimoan bilbe konplexuak egiteko gaitasuna, eta bestetik bere inguruneko hausnarketa existentziala. Paradoxak, aurkako kontzeptuen aldi bereko izateak, dekonstruzioak eta erlatibizazioak interesatzen zaizkio baliabide moduan indarkeriari, politikari eta gizarteak baldintza horiek islatu eta bideratzeko duen moduari buruz hitz egiteko. Abigail Lazkozen marrazkiek, hizkuntza piktorikoaren gutxieneko sintesiaren bidez, hunkitzea lortzen dute bere zama adierazkorra dela eta. Guda, generoa edo bizitza eta heriotzari nola aurre egiten diogun, eta horrelako gai konplexuen alde tragikoa, morbidoa, eta zoritxarrekoa ukitzen ditu azaletik. Dancer artistaren autorretratua da, eta pauta hauetatik dabilen lana da, heriotzari buruzko sententzia doktrinal bezala, baina ez zentzu finituan, berpizkundearen zentzuan baizik: etapa baten amaiera eta beste baten hasiera, aukera amaigabeen elkargunea, heriotza iraunkortasun ezaren eta igarotzearen metafora bezala adieraziz.

