Dantza ezazue, dantza ezazue (2000)
Eskultura. Zura eta plastikoa
175 x 60 x 45 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2000.30.1
Marina Mendietarentzat eskulturak ez du mugarik mugimendua adierazteko orduan; aitzitik, graziaz onartutako erronka da. Ideia sinple bat hautatuz eta keinu bera errepikatuz, efektu optiko eta espazialak lortzen ditu, piezaren eta hura kokatzen den espazioaren ibilbidea ludiko bihurtzen dutenak. Hori da Dantza ezazue, Dantza ezazue obraren kasua, bere izenburuarekin gonbidapena egiteaz gain, ikuslea bere forma bihurriekin eta erreflexuekin interpelatzen baitu.

