Dibujo nº1 [1. Marrazkia] (2010)
160 gr-ko grafitoa paper gainean
100 x 70 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2010.179.1
2010ean Lander Telletxea Armendarizek BilbaoArten egindako proiektuaren zati bat da Dibujo Nº1. Horrek, Stop Motionean egindako hiru animazio ditu, artistaren ilustrazioekin osatuak. Lanak Truman Capoteren Gabonetako trilogia osatzen duten ipuinetan oinarrituta daude, Japoniako masa kulturan oinarrituta eraikitzen direnak.
Dibujo Nº1 paper gainean grafitoz egindako lana da. Neguko fruitu multzo bereizgarri bat irudikatzen du. Teknikari dagokionez, lanari dinamismoa ematen dioten marra azkarrak erabiltzen ditu, eta, ondoren, aplikatutako materialaren ezaugarri den lausotze arin bat

