El Templo Ruderal [Tenplu Erruderala] (2023)
Instalazioa. Oihal gaineko serigrafia, soinu eta bideoa. Kotoizko oihala, larru gorria, artxibo digitala
Neurriak aldakorrak
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2023.573.1
Tenplu Erruderala [Tenplu Erruderala] Anat Mossek BilbaoArten 2023an egindako egonaldiaren emaitza den instalazio bat da, Rudera Kolektiboak lantzen duen kontzeptu iraunkorraren inguruan sortua: Erritual Elektropaganoak. Lan-prozesu horren ardatza espazioaren/denboraren praktika kolektibo eta espezifikoak dira, espiritualtasun espekulatibo bat esploratzen dutenak, hots, burua erlijio patriarkaletan oinarritutako gizarte kapitalistaren balioetatik askatu nahi dituen espiritualtasun espekulatibo bat. Proiektu espezifiko honetarako, artista Tenpluaren funtsean inspiratzen da: energia sortzen duen espazio bat, erritual komunitarioak hartzen dituena, espiritua igoarazten duena, eta entzute aktiboa eta meditazioa errazten dituena. Egonaldian zehar, artistak sendabelar erruderalak eta Ama Lurraren espiritualtasun femeninoa esploratzen ditu, sendaketarako eta askapen pertsonal eta kolektiborako baliabide gisa. Hari gorriak ehunduz, ehunak serigrafiaz eta pinturez sortuz, ahots eta soinuz lan eginez, baita bideoz eta argiz ere, tenplua forma hartuz joan zen poliki-poliki. Bertan egindako lehenengo erritual kolektiboa udako solstizioan izan zen, 2023ko ekainaren 21ean, ospakizuna elkarrekin egin zuen emakume talde batekin. Horren ostean, BilbaoArteren Ate Irekien jardunaldiak etorri ziren, ekainaren 26tik 30era bitartean.
