Katalin, Eszter

Entanglement (2020)

Argazkia. Inprimaketa
2020

 

Entanglement (2020)
Kolorezko argazki digitala, paperean inprimatua
61 x 92 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2020.423-1.1

 

Entanglement BilbaoArteko egonaldian garatutakoRed Thread seriearen zati da; berau Histeria Kolektiboa Elkarteak egindako enkargu batetik abiatu zen, alegia, Mujeres desenredando violencias ekitaldirako argazki bat sortzeko enkargutik. Obrak “botere eta pribilegioaren” gaiari heldu behar zion. Horretarako, aurretik Mária Vörösben  (Mary in Red) filmean ere erabili zuen hari gorri batez lan egin zuen, zeren kolore gorria behin eta berriz agertzen baita praktika artistikoan, eta ez aipatutako filmean soilik, baizik eta baita garai hartan idazte-prozesuan zegoen Azkorri árnyéka alatt bideoan ere. Proiektua garatzen zen bitartean, zenbait irudi sortu ziren, horien artean Entanglement, hari gorri batez elkarri lotutako bi esku  irudikatzen dituena.

Eszter Katalin (Budapest, 1991) Vienan finkatutako artista eta zinemagile bat da. Bere lanean, praktika esperimental bat garatzen du, bai dokumentala eta bai saiakeraren arloan, ikuspegi queer-feminista eta lesbiar batetik, begiradaren politika, mugimenduan dagoen irudiaren irudikapen etikoa eta borroka politikoak ardatz nagusitzat hartuta.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.