Garatu, Íñigo

Espacios industriales (composición) (2014)

Argazkia
2014

 

Espacios industriales (composición) [Industria espazioak (konposizioa)] (2014)
Argazki digitala
103,5 × 153 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 289

 

Espacios industriales [Industria espazioak] Espacios de trabajo” [Lan espazioak] izeneko serie luze baten parte da. Hilabetetan zehar Iñigo Garatuk miaketa kasik arkeologiko bat gauzatu zuen Euskal Herriko industria -eremu nagusiak arakatuz. Gune mekanizatu, autoeragile eta siderurgiko baten iruditegian murgildu zen argazki kameren leiarren bitartez bere hondarrak berreskuratzearren, urteetan zehar Bizkaiko hirietako testuinguruaren identitatea nagusiki osatu duen modelo industrialaren metamorfosi eta gainbehera prozesua betikotzen duen keinu batez.

Dinosaurio industrialen bilduma sakon horrekin, Iñigo Garatuk garai historiko nagusi baten memoria berritu egiten du, urte gutxira arte honen DNA identitariorako zeharo erabakigarria izan dena eta gaur bere desagerpen totalerako bidean doana. Notario batek erlojupean bilduta bezala, Garatuk argazkitutako gune eta arkitekturek oroitzapenerako moldeak osa tzen dituzte, lurralde euskaldunaren epitafio eta memoria bihurtzerako bidean dagoen fosil bilduma bateko piezak.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.