Esquejes Alba [Alba Ebakinak] (2021)
Inpresio digitala paperean
40 × 60 × 2 cm (markoan)
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2021.505.1
Esquejes Alba lana “Desplazamientos latinoamericanos” (2019-2023) multzoaren zati da, Europako lorategi botanikoetara joatetik sortua. Lorategiotan, flora erakutsi, kontserbatu, sailkatu eta erauzten da, helburu sendagarri eta komertzialekin. XVII. mendetik XIX. mendera bitartean Abya Yalara (Amerika) eta konkistatutako beste lurralde batzuetara egindako espedizio zientifikoetan lortu ziren horien ale fisiko asko.
Madrilgo Errege Lorategi Botanikotik planteatzen da lana, non jatorri latinoamerikarreko florak eta migratzaileek elkar errekonozitzen duten. Parte-hartzaile bakoitzak bere esperientzia kontatzen du, bere desplazamenduen argazkiak partekatzen ditu eta jatorrizko herrialdeko landare batekin identifikatzen da, auto-irudikapen horizontala eta kolaboratiboa egiteko.
“Aldaxkak jatorrizko tokitik bereizitako landare zatiak dira, beste lurralde batzuetan sustraiak sortzeko helburuarekin bereiziak. Esquejes lanarekin, hausnarketa egin nahi dut: zergatik daude flora eta migratzaileak Madrilen? Horrez gain, migratzeko modu desberdinak zehaztu nahi ditut, eta errealitate hori bestetasunetik urrunduta ikusarazi”.
— Georgina Rodríguez
Artxibo pertsonaleko argazkiak prozesu aurre-fotografikoen bidez egin ziren, hala nola zianotipia, antotipia eta klorofila. Prozesu horietan, argiaren eta esposizio-denboraren eraginez, irudiak finkapen desberdina izango du, oroitzapen baten antzera.
Georginaren ikerketa artistikoaren ardatza prozesu sozial, ekonomiko eta historikoen bidez identitateak jasaten duen eraldaketa da. Kolonialtasuna, globalizazioa eta halako gaiak ikuspegi feminista dekolonialetik jorratzen ditu. Gaur egun Madrilen bizi da, eta irudiaren eta ehungintzaren arteko lotura aztertzen du, materialekin eta eskuzko teknikekin esperimentatuta.
