“Estontaria + SLA workaround” eta “Pal + error”, Monos y blocos seriekoak (2020)
Akriliko pintura eta barniz gainean oihala, MDF, itsasgarri, iltze eta torlojuak.
Oihalak: 46 x 38 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2020.227.10
Monos y blocos proiektua ERROR pintura-multzotik sortu du, eta eskultura-piezak gehitzean obrei ematen zaien izaera figuratiboa eta humanizatua aztertzea du helburu. Proiektuak bi praktika mota ditu: batetik, giza gorputza eskala-erreferentzia duen eskultura, eta, bestetik, pintura akrilikoa eta olio-pintura mihise gainean. Proiektuaren xedea objektu eskultorikoa aztertzea da, pintura eta eskultura osotasun gisa konbinatzearen esperientziatik igarotzea, bolumenari, orekari, erritmoari, pisuari, ehundurari eta koloreari buruz hausnartuta.
“Bere lan-prozesuan borondate konstruktiboa dago, eta horrek askotan bultzatu du eskulturaren bidez esperimentatzera, bere mihiseetan okume-zurezko taula baten formako plano bat gehitzean zer gertatzen den ulertzeko asmoz.
Espazioa modu gehigarrian eraikitzeko joera horrek agerian uzten du pinturari berezkoa zaion problematika baten garrantzia; hainbat sakonera-maila eratzea, mihisearen izaera bidimentsionalagatik berez ezinezkoa den espazio bat sortzeko helburuarekin, nahiz eta pertzepzioa eta emozioa modu eraginkorrean manipulatuta espazioaren ilusioa sor daitekeen”. (Ion Macareno Ramosek idatzitako Lo que queda, el resto, como agente articulador en la obra de Rui Pedro Jorge lanetik ateratako pasartea).
