Lomas, Alberto

Etorkizuna airean (2024)

Instalazioa
2024

 

Etorkizuna airean (2024)
Gailua / Eskultura / Instalazioa. Teknika mistoa.
Neurri aldakorrak
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2024.592.1

 

Bere proposamenak alderdi teknologikoaren eta alderdi sozialaren artean daude kokatuta, eta performancetan eta ikus-entzunezko instalaziotan materializatzen dira. Bere lanak egoerak sortu nahi ditu, normalean teknologiarekin edo honi eusten dioten hizkuntzekin lotuta; gizabanakoaren mugei eta identitatea oraingo gizartean eraikitzeko moduari begirada kritiko bat zuzenduz.

Etorkizuna airean (2024) IPCCren txostenetatik (klima-aldaketaren aditu taldearen txostenak) abiatzen den instalazio bat da. Txosten horietatik ateratako hitzak espazioan proiektatzen dira, horren bidez agerian uzteko txosten horietan formulatutako ekintza-bideen eta horiek ez abiatzearen edo ez jardutearen artean dagoen distantzia. Azken batean, Lomasek “airean” geratzen diren hitz horiek uzten ditu agerian; izan ere, azkenean itzal mugikorrak proiektatzen dituzte etengabeko hazkundearen sistema harroputz honekin tematutako gizakien etorkizunaren gainean.

Oraingoan, hitzak ebidentziaren gainetik proiektatzen dira: Ebroko urtegia udan lehortuta erakusten duen irudi bat, basamortua gogora ekartzen duena. Larritasuna eta dramatismoa lurzoruaren azalera arrailduan usteltzen ari den zaldi baten gorpuaren irudiaren bidez areagotzen dira. Irudi hau Zainab Aldehaimy artista irakiarrarekin batera egin zen, 2023ko udan, Ebroko urtegian.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.