Favela negra nº5 [Favela Beltza nº5] (2006)
Akrilikoa oihalean
160 x 320 cm (diptikoa)
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2006.123.2
Txaro Arrazolak pribatuaren eta publikoaren artean dauden limiteei buruz ikertzen duen artista da, bere identitatearen eta kanpoko espazioaren artean lan egiten du. Artearen rol sozialean sinesten du, horregatik bere irudietan pobrezia, gudak, naturako hondamendiak… ikusi ditzakegu. Hausnarketa bat proposatzen du, hedabideak ez diren plataforma ezberdin baten bidez. Hori da, jendea sentzibilizatzeko, bere parte hartzea kultura garaikidean hain bizirik dauden gaiez gain.
Fabela negra No.5en kasuan, Arrazolak irakurketa estetiko bat interesatzen zaio bizilekuen, txabolen, errefuxiatu kanpalekuen edo ezarritako espazio urbanoetatik kanpo bizi direnen problematikaren barruan. Lan honek, bereziki, pintzelada arin eta mihisearen dimentsio handiekin ikusgarri eta duin bihurtzen du normalean marginatuta eta estigmatizatuta egoten den espazio bat.


