First and Last Sentence (2020)
Instalazioa. Fabriano papera, 220 gr, eta kanikak
Neurri aldakorrak. Papera: 35 x 50 cm bakoitza
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2020.424.1
2020ko urtarrilaren batean, artistak bere masterreko tesia itzultzen eta berridaztean hasi zen, eta prozesu horrek bidea eman zion bere lehenengo liburua bukatzeko: “Com conquerir l’espai” (“Nola konkistatu espazioa”). BilbaoArte Fundazioan egindako egonaldi batean, bere buruari galdetu zion ea idatzitako hitzak zerbait fisiko bihurtzeko modurik ote dagoen. Eta, bilaketa horretan, konturatu zen idazten duenean, hitzak jariatzea saiatzen dela, erritmoa duen testu bat sortuz. Ezaugarri horiek irudikatuko zuen elementu bat aurkitu nahi zuen, eta erantzun posible bat kaniketan aurkitu zuen.
Horregatik, bere liburuko hitzak kaniketan idatzi zituen: haiekin jolasteko aukerak zabalduz; erortzen uztea, biratzea, talka egitea, ihes egitea eta berrantolatzea. Aurkeztu zuen instalazioa bere tesiaren lehenengo orrietan ingelesez (bere jatorrizko hizkuntza) idatzitako hitzek osatua zegoen, liburuko azken orria ez bezala( katalanera itzulita): berridazteko prozesuaren emaitza, hots, pieza honen gonbidapena eta aipamena dakarren prozesua. Pieza honen lehen eta azken esaldiak BilbaoArte Fundazioaren bilduman sartu ziren 2020an.


