Linaza, Veva

Gerizpean (Eskailera) (2013)

Bideoa. Margolana
2013

 

Gerizpean (Eskailera) (2013)
Akriliko eta bideo-proiekzioko díptikoa
195 × 234 cm (bakoitza)
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2013.245.2

 

Gerizpean proiektuaren helburua da paisaia azaleratzea, basoko argien eta gerizpeen mugimendua tailerraren espaziora eramanez, horren bidez estadio berri bar proposatuz bere garapen piktorikoan. Horretarako, Veva Linazak 15 eta 20 minutu bitarteko bideo-grabazio batzuk egin ditu, leku baten eraldaketa atmosferikoa argiaren desplazamenduaren bitartez erregistratuz. Argazki-planteamendutik hurbil dauden bideoak dira; izan ere, plano finko baten bidez, adar, hosto eta landaretzaren itzalen hara-honako mugimendu sotila atzematen dute, oihal zurien gainean proiektatzean. Oihal horiek espazioa egituratu eta piktorikoki mugatzen dute, eta denbora errealaren joana irudikatzea ahalbidetzen dute; izan ere, giza begiarentzat sarritan hautemanezina izan arren, denboraren joan hori gai da leku bat hamabost minutuan soilik modu esanguratsuan eraldatzeko.

Tailerrean, bideoak azal piktorikoaren gainean proiektatzen dira, eta mihise gaineko akriliko bilakatzen dira. Prozesu horretan, bideo-proiekzioaren mugimenduak eta ekintza piktorikoak denboraren joana kuestionatzen dute paisaian, eta, gainera, gogoeta berri bat irekitzen dute pinturaren denborari berari buruz.

Gerizpean hitzak “zuhaitzaren itzalean” esan nahi du. Bestelako zirkunstantzietan proiektatutako beste batzuen aldean desberdina den itzal bat da, eta bera sortzen duen zuhaitzaren arabera aldatzen da. Ez da gauza bera madariondo baten gerizpean egotea eta mizpirondo edo sagarrondo baten gerizpean egotea. Era horretan, hitza zuhaitz bakoitzaren izenera egokitzen da: madariondopean, mizpirondopean, sagarrondopean.

(Veva Linazaren webgunetik ateratako testua)

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.