Ortuño, Víctor

Hacia allí (2024)

Eskultura
2024

 

Harantz (2024)
Eskultura. Australiako harea, sare metalikoa, polimeroa, papera eta altzairua
160 x 60 x 100 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2024.590.1

 

Victor Ortuñoren ekoizpen artistikoa objektuarekiko negoziazio etengabe baten emaitza da; bertan, gorputza geruzaz geruza eratzen da, bere barnealdearen eta kanpoaldearen artean, egituratzeko, estaltzeko edo biltzeko joera duten keinuekin. Bere praktikan interesatzen zaio forma porotsuetara hurbiltzen duten material prekarioekin lan egitea, hots, askatzetik edo urtzetik gertu dauden materialekin. Forma horietan, balioa ematen die materialtasun plastikoari, inperfektua eta irregularra denari, amaitu gabekoari, deskonposatutakoari, materialen berezko agentzia barne sartuz.

Harantz ihes-hodi bati erreferentzia egiten dion lan multzo batetik abiatzen da. Ortuño interesatzen da hizkuntzan gertatzen diren harremanengatik, interesatzen zaio ikustea nola ahalbidetzen duen zeinuak (ihes-hodia), bere itzulpenean, esan nahi den gauza egitea, barnean daukanari ihes egiten uzteko ekintza. Auto baten kasuan, motorraren gasak. Bere eskulturetan, berriz, hareak, beira edo errautsa dira.

Bere obra kanal moduan funtzionatu dezaketen gorputzak sortzeko beharretik dator, pasoa ematen duten gorputzak, eta hori, sarritan, arkitekturatik edo giza fisonomiatik hartzen du. Bere forman, hodiak gauza batzuk beste batzuekin konektatzeko nolakotasuna du, eta horrela zirkulazio-egitura bat sortzen du, non ekintza- eta intentsitate-fluxuak gertatzen baitira, non gorputzek elkarri eragiten dieten. Eta, hain zuzen ere, materialekin kontaktuan sartzeko egoera horretan hautematen du materialen izaeraren sentikortasuna, eta baita berak haiei buruz duen pertzepzioarena ere.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.