Hand Movie 01 (2023)
Xilografia paper gainean
180 x 100 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2023.572.1
Hand Movie 01 artistak aurretik egindako “Patroia:flexioa-errotazioa-desplazamendua” lanetik abiatzen da. 2021ean egindako marrazkiak, esku baten mugimenduen itzulpen-sistema batetik abiatuta, mugimendu horiek probatu eta garatzearen bidez gauzatuta, geroago fotograma bakoitza modu sekuentzialean paperean kalkatuz. Lan horrek jarraipen eta sostengua ematen dizkio gorputz-mugimenduaren ikerketa horri, bideoaren eta marrazkiaren bidez eta denboraltasunaren eta espazio-okupazioaren bidez, Bruce Nauman edo Trisha Brownen dantza esperimentalaren lorratzari jarraituz.
2023an, horri buruz ikertzen jarraitu zuen, pilatutako zurezko taula batzuetan oinarritutako eskultura bat eginez, gorputz-adar horrek koreografiatutako mugimendu-sekuentzia bat hedatzen duten marrazkiekin. Geroago, taula horiek Hand movie 01 (2023) izeneko estanpazio xilografikoak egiteko erabili ziren; horren izenburua Yvonne Rainer koreografoaren 1966ko bideo batetik hartua da -bideo horretan, artistak bere eskua grabatzen du interbentzio kirurgiko baten ostean errehabilitatzeko prozesuan-.
Marta van Tartwijkek (Bartzelona, 1990) esploratzen du nola iritsi daitekeen irudia esperientzia pertsonalera, nola funtzionatu dezakeen denbora, testuingurua eta esperientzia subjektiboak egituratzen dituen giltzarri bezala, gorputzarekin eta hizkuntzarekin esperimentatuz.

