Hollywood (2008–2009)
Fotomuntaketa kromogenikoaren inprimaketa aluminioan
67 x 112 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2009.163.1
Maria Anwanderrek erabiltzen dituen praktika artistikoen artean, testu eta irudietaz jabetzea eta horiek berriz lantzea daude. Lan horietan, artistak hainbat elementu arketipiko isolatu, ezabatu eta/edo aldatzen ditu, haien esanahia nabarmendu eta jatorrizko asmoa azpimarratzeko, eta susmo kritiko eta/edo ironiko bat proiektatzen du haren gainean.
Hollywooden, Anwanderrek Hollywood Sign delakoaren irudi arketipikoa berrinterpretatzen du. Kartel horrek nortasuna ematen dio Los Angelesko Hollywood auzoari —AEBko zinema-industria nagusiaren erdiguneari—, eta haren sinbolo da.
Erakargarri turistiko garrantzitsutzat jotzen den kartel ospetsua mimetizatuta, artistak status quoa, Hollywoodeko industriaren gurtza eta, agian, “divismoa”, hau da, bertako ekoizpen-sisteman urteetan zehar presente egon den fenomenoa kritikatzen ditu. Horrela, irudi horretaz jabetzea hiriari eraiki duen aura kentzeko ekintzatzat har liteke, hura ezaugarritzen duen sinboloa kentzeko ekintzatzat, alegia.

