Ite deu (2021)
Inprimaketa oihalean
170 x 130 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2021.504.1
Ite deu desioa luzatzearen aldeko instalazioa eta apustua da. Eskaladaren aukera performatikoak eta estetikoak aztertzen ditu, afektuetatik abiatuta. Eustean, heltzean, sostengatzean eta antzeko nozioetan oinarritzen da, keinua afektua aktibatzen eta hedatzen duen enuntziatu gisa ulertzeko.
Keinua, desiraren potentzialtasun gisa eta alteritate baterako bide gisa ulertuta, gero eta lotura sendoagoa eta ez-malguagoa ezartzea ahalbidetzen duen gorputzetik “kanpoko” alderdi bat. Era berean, keinua objektu, posizio, gorputzaren bulkada eta hizkuntzaren posibilitate gisa ere ulertzen da: lurralde propiotik atera eta beste espazio batera eramatea.
“‘Zer lor dezaket ez dagoenetik harantz?’ galderari erantzuten saiatzen naiz. Eta era berean, absentzia batez ari naiz, desira ahitu bati heltzeaz, eta norabide eta hedadura ugaritara begira dauden desira-objektuen sorkuntzaz. “
— Gari Arambarri Arregui
