Scriabinen subjektibotasuna (2014)
Instalazioa. Instalazio interaktibo aldakorra
Neurri aldakorrak
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2014.285.1
OPN Studio 2007an Jano Montañések eta Susana Ballesterosek osatutako bikotea da. Bere lanek artea, zientzia eta teknologia bezalako esparrutan ardazten dira. Kasu honetan, euren ikerketa sinestesiaren kontzeptuan oinarritzen dute, teknologiaren bidez materia bihurtuz, ikusleek esperimentatu dezaten. Matrize termiko ezkutu bat sortzen dute, non bere tenperatura aldatzean kamera termografiko batek grabatzen dituen, ondorengo azterketa bat egiteko.
Scriabinen subjektibotasuna proiektu honen parte den ikus-entzunezko instalazio interaktibo bat da. Alexander Scriabin musikagile eta sinestesiko errusiarraren ikerketan ardazten da, non teknologiaren bilakaera faltagatik amaitu gabe geratu zen. Musika, kolore eta emozioen arteko lotura bat ezarri zuen. Instalazioa zazpi zortzidun dituen MIDI teklatu batek osatzen du. Musika-nota bakoitza emozio eta kolore bati lotuta dago, Newtonen kolore-zirkuluan oinarritutako kolore desberdinetako irudien proiekzioaren bidez.

