Kideko lekuak (2004)
Akuaforte eta urtinta, oihal gainean estanpatuta
141 x 123,5 cm
BA Bilduma
Erregistro zk.: 2004.99.1
Ezaguera-bitartekoari dagokionez, teknika topografiko modernoak marrazketaren (disegno errenazentistaren) beste aplikazio batzuekin batera garatu ziren: anatomikoak, arkitektonikoak, estetikoak edo kartografikoak. Jabetzarekin eta subiranotasunarekin lotura bereizezinean, lurraldearen irudikapen grafikoa bere neurri zehatzean da, agian, marrazkiaren jatorriak ezarritako boterearekin (patriarkala dena, ez dezagun ahaztu) duen konplizitatea hoberen ezagutarazten duen aplikazioa. Oihala berak irudikatutako nekazaritza planimetrien euskarri moduan hartuz eta puntada bakoitzarekin marraztuz, Núria Batallak topografiaren konnotazio politikoak irauli egiten ditu. Horien ordez, tradizionalki feminizatua izan den patchwork teknika aldarrikatu, eta mundu landatarreko irudikapena dagokion ekonomia zirkularrera bueltatzen du.
Núria Batalla (La Sentiu-Lleida, 1980) Arte Ederretan lizentziatua da Bartzelonako Unibertsitatetik. Tematika eta teknika uztartzeagatik interesatuta, paperean eta oihalaren ezaugarri sentikorrak ikertzen ditu, berarentzat larrua baitira, euskarria baino gehiago.

