Mateo 7 (2014)
Bideo-instalazioa
110 × 67 × 74 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 292
Mateo 7 kristalezko mahai baten gainean proiektatutako bideo-instalazio bat da, minutu eta erdiko iraupena duena. Bideoak San Mateoren ebanjelioaren 7. Kapitulua kontatzen du; bere gaia besteak epaitzea da.
Obra hau Miedo: la colisión realidad-ficción (Beldurra: errealitatearen eta fikzioaren arteko talka) izenburuarekin Sophia Grandio artistak 2014an BilbaoArten egindako proiektuaren zati da. Proiektuaren oinarria beldurraren erabilera sozial eta fikziozkoen inguruan azpikontzientearen bitartez egindako esperimentazio bat da. Gizakiak egoerak bere onerako asmatzeko gaitasunari egiten dio erreferentzia, helburu honekin: emozioen eta hizkuntzaren arteko lotura ulertzea, horren ostean multimediako instalazioaren bitartez irudikatzeko.

