Knörr, Gala

Me in The Art World (2016)

Margolana
2016

 

Me in The Art World [Neu Artearen munduan]  (2016)
Olioa eta errotuladorea mihise gainean
100,5 x 81,5 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2016.337.1

 

Hipermediatizazioz betetako garai batean bizi gara, eta ez dugu kontrolik egunero ikusten ditugun irudien edo egunero jasotzen dugun informazioaren gainean. Gala Knörren praktika artistikoa errealitate garaikide hori zalantzan jartzetik abiatzen da. Pinturan erresistentziarako tresna bat aurkitu du, artearen historian duen iraukortasunagatik eta egunero kontsumitzen ditugun milaka irudi iragankorren aurrean objektu fisiko bat sortzeagatik.  

Me in the art world sare sozialetako irudien logika apurtzetik hasitako pieza bat da, Snapchat erabilita egina —aplikazio horretan partekatzen den informazio guztia 24 orduren barruan desagertzen da—. Galak irudiaren funtzionaltasuna aldatzen du haren plataforma aldatuz. Jatorriz sare sozial eta webetatik datozen irudiei mihisean materialtasun eta hormen arteko espazioa ematen dizkie. Lan honetan bereziki, jarritako testuak autorreferentziala dirudi, baina egiatan, New Yorkeko artista baten argitalpena da; bertan, artearen munduan arraza dibertsitatea falta dela deritzo. Irudiok irudikatzeko, hain iragankorra ez den bide bat aukeratu du, pintura. Horrela, Gala irudien etengabeko zirkulazioaren efektu hipnotikoei aurre egiten saiatzen da, eta geldiune bat egitea proposatzen du, historia berri bat lortuz eta bere esanahiak zabalduz.

 

Gala Knörr (Vitoria-Gasteiz, 1984) artista eta ikertzailea da. Central Saint Martins (BH) eta Parsons Paris (Frantzia) erakundeetan prestatuta, 2025ean Frank Bidart Katedraren aitortza jaso du, California State University Bakersfielden (2025), Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzarekin. Bere praktikak, gehienbat piktorikoa izanik, hausnarketa egiten du irudien botereaz eta kontzientzia kolektiboan duten inpaktuaz.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.