Minnesota (2012)
Esmalte akrilikoa zur eta gortina-oihalaren gainean
200 x 195 x 40 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2012.213.1
Ibai Leónek Landscapes seriea egin zuen 2012an, pintura, argazki eta ilustrazioaren bidez, zenbait paisaia errepresentatuz. Pieza bakoitzak alegiazko leku bat erreproduzitzen du, existitzen ez diren banderekin. Azken elementu hau, ikur sozial eta politiko gisa tratatuz. Paisaia bakoitzak postal bat birsortzen du, ihes-nahiaren desira.
Minnesota seriearen piezetako bat da, olana bat egurrezko estruktura baten gainean, eta olanan esmalte akrilikoa jarriz. Goiko partean, estruktura berde batean, izena jarrita dago. Estruktura honetan zintzilikatua, zirrindola laranjen bidez, existitzen ez den paisaia baten ilustrazioa kokatzen da. Irudian, zelai beltz baten gainean mendi batzuk kokatzen dira. Indarra helaraztea lortzen du, pinturaren mugak zeharkatuko balu bezala, ondoren objektu bat bilakatzeko.

