Gómez Vázquez, Rakel

Monumentos vivos y plagas biológicas II (2018)

Argazkia
2018
 

Monumentos vivos y plagas biológicas II [Bizirik dauden monumentuak eta plaga biologikoak II] (2020)
Kianotipia kotoizko paper gainean
70 x 100 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2020.238.1

 

Penintsulako ipar zerrendan palmondo indianoak daude sakabanatuta han-hemenka. Itsasargi lerdenak bezala, haien altuerak ohartarazten gaitu, esaten digu “han bizi zela Amerikak egitea lortu zuen norbait”. XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako migrazio-mugimendu hark, milaka pertsona itsasoz bestaldera emigratzera eraman zituena, egoera ekonomiko sostengaezinak behartuta,  indianoaren figura utzi zigun. Euren jaioterrietara iristean eraiki zituzten etxeetan, Kanariar uharteetan erosten zituzten palmondoak landatu zituzten. Palmondo haiek exotikoak eta botere eta konkistaren sinboloak ziren, eta izaten jarraitzen dute, Kristobal Kolonek bere lehenengo bidaian aipatu zituenez geroztik. 2013. urtean, Picudo Gorriaren erasoen lehenengo kasua izango zena dokumentatu zen Gondomarren (Vigo): inbaditzailetzat hartzen den espezie horrek lehenengo palmondo indianoa infektatu zuen, eta horrek iragarri zuen ipar penintsular osotik izango zuen hedapena, hots, ehunaka urteko zuhaitz horien kokaguneetatik izango zuen hedapena.

Urte berean, Buenos Aires hirian, Kristobal Kolonen monumentua kendu zuten eta Juana de Azurduyrena jarri zuten beraren ordez, politika dekolonial baten baitan. Etxe Arrosaren atzeko partea okupatuz, hau da, Argentinako Kongresua eta Gobernua konektatzen dituen botere-ardatz sinboliko bat trazatzen duen burualdeko kokagunea okupatuz, irudiak kontrakoak dira bere begiradaren noranzkoan, eta datu horrek esanahi politiko nabaria du. Kolonek Europarantz begiratzen zuen; Juanak, aldiz, Amerikarantz begiratzen du.

Denboran gertatzen den kointzidentzia horrek oinarritzen du, ikerketa honetan, sintomatikotzat jo dezakegun paradoxa baten genesia. Bi gertaerak berraztertuz, kolonialismoaren efektuengatik elkarren artean erlazionatutako gertaera gisa, Rojoultramar-ek kolonialismotik eratorritako gizarte-injustiziarekin lotzen du ingurumen-krisia, eta ikusten du paisaian zenbait sinbolo mantentzen direla, kapitalismoaren jarraitutasunei ematen dieten erantzunarekin batera. Nahitaezko migrazioen arteko konexioa bilatuz -gizakien migrazioak eta gizatiar ez diren izakienak-, une historiko desberdinetan, eta paisaia gure memoria eta identitatea erretratatzen dituen eraikuntza kultural bezala ikertuz, arazo ekologikoak eta politiko-sozialak esploratzen ditu, eta baita memoria, kultura eta identitatearen iraupenak aurrez aurre dituen erronka berriak ere.

Metatutako artxibo bisuala zianotipiatik egindako ikerketa plastiko baterako material bihurtzen da. Argazkilaritza analogikoko teknika hori bi noranzkotan lotzen da proiektuarekin: historikoki, hemeretzigarren mendeko teknika bat delako, hots, migrazio-mugimendu indianoaren garaikoa; eta sinbolikoki, bere itsasoz bestaldeko kolore urdin biziaren bitartez, migrazio- eta merkataritza-prozesuekin.

Lan hori monumentu eta izurri biologikoen gainean garatuz, Rakelek eraikuntza bisual eta sinboliko garaikidea bistaratzeko estrategiak bilatzen ditu. Mapak, eskemak, dokumentuak, ibilbideak eta azterlan botanikoak: horiek guztiek narrazio ez-lineal batean diseinu konplexua osatzen dute, hortik abiatuta politika dekolonialari buruzko berrirakurketa bat zirriborratzeko.

Rakel Gómez Vázquez Madril eta Bilbo bitartean bizi da eta lan egiten du. Artista eta ikertzailea, Arte Ederretan lizentziatua da UPV/EHUtik. Bere ekoizpen artistikoak ikerketa gisa ulertzen du sorkuntza, eta hedatutako dokumentazio ekofeminista gisa egituratzen da. Paisaia ikuspegi ekokritikoz esploratzen du, ingurumen-krisia kolonialismotik eratorritako gizarte-injustiziarekin lotuz, kapitalismoaren jarraitutasunei ematen dion erantzuna behatzeaz batera. Artxibo eta liburutegien kontsultei eta museo etnologiko, etnografiko, antropologiko eta artistikoei egindako bisitei gehitzen zaizkie lan praktikoa eta lan horretarako erabili ohi dituen tresnak, alegia, marrazketa, grabatua, instalazioa, argazkilaritza eta zianotipiaren moduko teknika analogiko fotosentikorrak.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.