Mosquito Simbolo [Mosquito Sinboloa] (2023)
Margolana / Eskultura / Marrazkia. Oleo lino gainean
219 × 370 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2023.564.1
Mosquito sinboloa formatu handiko olio-pintura zuri bat da, oihal gainean eginda, helburutzat duena pinturaren ezaugarriak eta honek espazioarekin duen bizipena tenkatzea. Artistak sakondu nahi du pinturaren eraikuntzari begira berak duen ulermena, horixe baita pentsamendua sortzeko eta beraren inertziak atzemateko bitartekoa. Koadroaren habitataren “normaltasunaz” harritzea, planoaz beraz harritzea, eta begirada aldaketa bat proposatzea, urruntasun horretatik “aurrez aurrekora”. Zentzu aldaketak proposatuz mihise batean duen proiekzio idealetik bere osaera fisikoraino.
Objektibitateen eta subjektibotasunen aldaketa-jolas horretatik, artistak gogoeta egiten du bere erakarpen estetikoez eta egiteko formaz, keinuzko eta gorputzezko komunikazio-prozesuetatik, gorputzen posizioen desberdintasuna benetan neurtzen dituzten eskaletatik (bere gorputza, pinturaren objektuari kontrajarrita), bestelako ezagutza mota bat proposatuz bere pertzepzioaren eta izakiak espazioan duen izaeraren artean.
Forma agertzen da fabrikazio-prozesua teknikoki azaleratuz, eta aldi berean atxikiz, pertzepzioaren denbora luzatuz eta -era horretan- bere berehalako kontsumoa eragotziz. Pinturaren jolasa eskultura bihurtzen da, hainbat elementu plano jarraitu batean jartzen saiatzen den puzzle bat osatuz, hau da, eguneroko objektuaren eta abstrakzio idearen artean dauden elementuak, irudiaren eta bere euskarri fisikoaren artean daudenak, pinturaren konbentzioaren eta bere lantze-prozesuaren artekoak, leihoaren espazioaren, bere markoaren eta bere habitataren artekoak.
Alejandro González Osés (Santander, 1990). Arte Ederretan Graduatua Gaztela-Mantxako unibertsitatetik (2016), eta Pintura Masterra Euskal Herriko Unibertsitatetik (2021). Bere ikerketa artistikoa beste arlo batzuekin uztartzen du, hala nola diseinu grafikoarekin eta publizitate-muralismoarekin. Bere plastikaren inguruko metodologia nire ekintza kuestionatu edo murrizten duten muga multzo batean oinarritzen da, bitartekotza bat gauzatuz nire bulkadaren eta kasuan kasuko aztergaiaren artean. Horretarako, marrazkiaren funts eta pentsamendutik abiatzen da, bere ingurune hurbilera gerturatzen edo hori ezagutzen saiatzeko xedez, bere egitura irakurriz eta bere forma nabarmenduz edo bestelako bat proposatuz; hau da, bere logika ukigarriarekin jolastuz eta deriba bat proposatuz, konkrezioaren eta abstrakzioaren artean.

